Breadcrumb

Edukia

EKOE: Irakaskuntza klinikoa hobetzeko errealitate bat

Lehenengo argitaratze data: 2016/06/14

2016ko ekainaren 6, 7 eta 8an EKOE (Etsamina Kliniko Objektibo eta Egituratua) probako gaitasunak ebaluatzeko lehenengo proba egin zen, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak antolatu zuena. Proba egiteko, fakultateak antolamendurako zuen indar eta gaitasun guztia erabili du, hau da, langile gehienak (AZPko langileak eta irakasle-ikertzaileak) eta Medikuntzako Graduko azken mailan matrikulatutako 263 ikasleak. Proba 20 egoera kliniko edo estazio simulatzean datza. Horretarako, eszenako goi mailako jendearen laguntza akademikoa izan dugu, hala nola: Gurutze Beitia, Esther Velasco, Sol Maguna, Jose Luis Cuesta, Itziar Lazkano eta Begoña Crego.

Proba nahitaez egin behar da, ikasketa planean dago jasota eta Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) III. mailaren aitorpenarekin dago lotuta Medikuntzako Gradurako. Proba gainditzeak aukera ematen du ikasleak graduko eta masterreko titulu bikoitzarekin ateratzeko eta horrek doktorego programa eta ikerlanetara berehala sartzea ahalbidetzen ditu.

Unibertsitateko hainbat estamentuk fakultatea zoriondu du eta, jakina, fakultateak jakin daki zer-nolako erronka zaila izango den oraingoan erakutsitako antolamendu eta mobilizazio mailari eustea. Erronka berriei aurre egin diegu, azterketako informazioa jasotzeko gailu elektronikoak (tabletak) erabiltzeko metodo bat baliatuta aritu baikara. Metodo hori ez zen orain arte erabili eta aitzindari izan da estatu osoan."