Eduki publikatzailea

EHUAzoka 2026 Bilbo

EHUAzoka 2026 Bilbo

Otzailaren 14n, Bizkaia Aretoan, EHUAzoka 2026 unibertsitate-orientaziorako azoka egin da
Bilbon. Azoka hau gizartea eta unibertsitatea elkartzeko gune bat da, etorkizuneko ikasleek
eta haien familiek aukeratu beharreko graduaz eta graduondokoaz dituzten zalantzak argitzeko.


Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak, gainerako fakultateekin batera, ematen dituen lau
graduak aurkeztu ditu: Medikuntza, Erizaintza, Fisioterapia eta Odontologia. Jardunaldia EHUko
Bizkaiko Campuseko ikasgelategian egin da, eta bertaratutakoek Euskal Herriko
Unibertsitateak 2026/2027 ikasturterako
eskaintzen dituen graduko eta graduondoko ikasketen
berri zehatzagoa izan dute.


Helburu horrekin, EHUk Unibertsitate Orientaziorako Azokaren edizio berri bat antolatu du,
non fakultate eta eskola bakoitzeko irakasle eta ikasleek arreta pertsonalizatua eskaini duten
standetan. Azoka honetan, EHUko Errektorea, gure Dekanoa eta gure Fakultateko ikasle eta irakasleek
parte hartu dute arreta horretan (ikusi argazkiak). Eskerrik asko zuen laguntzagatik!