Eduki publikatzailea

EHUAzoka 2026 Gasteiz

Azoka 2026 Gasteiz

Larunbat honetan, otsailaren 7an, EHUAzoka 2026 unibertsitate-orientaziorako azoka egin da
Gasteizen. Azoka hau gizartea eta unibertsitatea elkartzeko gune bat da, etorkizuneko ikasleek
eta haien familiek aukeratu beharreko graduaz eta graduondokoaz dituzten zalantzak argitzeko.

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak, gainerako fakultateekin batera, ematen dituen lau
graduak aurkeztu ditu: Medikuntza, Erizaintza, Fisioterapia eta Odontologia. Jardunaldia EHUko
Arabako Campuseko ikasgelategian egin da, eta bertaratutakoek Euskal Herriko
Unibertsitateak 2026/2027 ikasturterako eskaintzen dituen graduko eta graduondoko ikasketen
berri zehatzagoa izan dute.

Hurrengo azoka otsailaren 14an, Bizkaian, izango da. Zuen zain gaude!