Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Erizainaren Nazioarteko Eguna 2025: "Zaintzaren lidergoa: gure bidea, gure ahotsa"

Hurrengo maiatzaren 12an, 12:00etan, Donostiako Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Gradu Aretoan ospatuko da Erizainaren Nazioarteko Egunaren ospakizun-ekitaldia, "Zaintzaren lidergoa: gure bidea, gure ahotsa" lemapean.

Aurten, ekitaldian Gipuzkoako erizaintzako zaintzaren arloko liderrik nagusienetako batzuk parte hartuko dute, beren esperientziak lehen eskutik partekatuz. Gainera, omenaldia egingo zaie Gipuzkoako Erizaintzako Zuzendaritzei, herritarren arretaren hobekuntzan eta lanbidearen aurrerapenean egindako ekarpena aitortuz. Jardunaldia amaitzean, bertaratutakoei lunch bat eskainiko zaie.

Ekitaldian, Gipuzkoako erizaintzako zuzendariak omenduko dira, eta zaintzaren arloko lidergoari buruzko lehen pertsonako esperientziak partekatuko dira.

Ekitaldia Donostiako Erizaintza Ataleko Zuzendaritza Taldeak antolatu du eta streaming bidez ere jarraitu ahal izango da esteka honen bidez: https://ehutb.ehu.eus/1katea