Breadcrumb

Edukia

Coimbrako Erizaintzako irakasle baten Erasmus egoinaldia

Lehenengo argitaratze data: 2016/05/25

Irudia

Maiatzaren 9tik 13ra bitartean, Portugalgo Escola Superior de Enfermagem de Coimbra eskolako Jorge Apóstolo irakaslea etorri zen gure ikastegira, Erasmus egonaldi bat egitera.

Haren beharrei eta aurreikuspenei egokituriko lanerako plan bat diseinatu zen. Aurreneko egunean, harrera eta ongietorria egin ondoren, lehen lan saioa egin zen ikastegiko zuzendaritza taldearekin eta irakasleekin, eta hala Erizaintza titulazioko ikasketa plana nola Practicumaren egitura aurkeztu ziren.

Halaber, jaioberrien gaitasunei eta jaio ondoko behaketei buruzko mintegi bat eman zuen irakasgaiaz arduratzen den irakaslearekin batera.

Horrez gain, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Jaioberrien Zainketa Intentsiboetako Unitatea bisitatu zuen, eta Amara Berri Osasun Zentrora ere joan zen, Haur Osasuntsuaren Programaren berri izateko.

Azkenik, Apóstolo irakasleak mintegi bat eman zuen maiatzaren 12an, ostegunean, Erizaintza II Sailarekin batera antolatuta.

Hauxe izan zen mintegiaren izenburua: "La Escuela de Enfermería de Coimbra: experiencias de investigación y movilidad".

Ondoren, solasaldi oso interesgarria eta aberasgarria izan zuten mintegiaren harira.