Breadcrumb

Edukia

Komunikazio eta harreman klinikoetarako estrategiak

Irudia

LEKUA: Medikuntza eta Erizaintzako Fakultateko Gradu Aretoan

Hainbat espezialitatetako medikuek ospitale barruko eta ospitale kanpoko kontsultetan komunikatzeko erabili ohi dituzten estrategiak azalduko dituzte.

  1. Medikuntzako Graduko ikasleak mediku lanbidearen errealitatera hurbilaraztea.
  2. Ebaluatzea komunikatzeko estiloen diziplinarteko ikuspegia, abantailak eta desabantailak.
  3. Diziplinarteko eztabaidarako talde bat (profesionalak, ikasleak, irakasleak) sortzea gai komun baten inguruan: Ospitale barruko eta ospitale kanpoko kontsultetan komunikatzeko erabili ohi diren estrategiak.

Jardunaldi hau batez ere honakoei dago zuzenduta: Ikasleak, Irakasleak, egoiliarrak eta profesionalak.

Hizlariak

  • Jacinto Batiz Cantera 
    Familia medikua. Zainketa Aringarrien arloko burua. Santurtziko San Juan de Dios Ospitalea. 
  • Iñaki Zorrilla Martínez 
    Psikiatra. Irakasle elkartu doktorea. Arabako Unibertsitate Ospitalea.
  • Jesús Sánchez Etxaniz
    Pediatra. Etxeko laguntza eta zainketak  Pediatria arloko zainketa aringarriak. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea.
  • Mavi Carceller 
    Familia medikua. Zuzendaritza Batzordeko kidea. Osatzen. Getariako Osasun Zentroa.
  • Juan José Rodriguez Salvador
    Familia medikua.  Komunikazio eta Osasuneko arduraduna. Osatzen. Ortuellako Osasun Zentroa.
  • Lide Gorostiola Vidaurrazaga
    Kirurgialari ortopedikoa eta traumatologoa. Mediku laguntzailea. Galdakao-Usansolo Ospitalea.

DOAKO IZEN EMATEA: https://es.surveymonkey.com/r/BV3V8FP

  • Antolatzailea: Neurozientziak
  • Saila: Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza
  • Laguntzen du: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
    Komunikazio, Gizarte Hedakuntzako eta Euskarako Dekanordea

*Jarduera honi hautazko ECTS kredituak aitortzen zaizkio