Edukia

Hitzaldia

MEF 50 Urte: "Heterogeneidad y plasticidad celular en la malignidad del glioma"

Irudia

Laburpena:

Ikerketa taldeak, bere ikerlerroen artean, zelulen plastikotasuna eta hetereogenotasuna erregulatzen duten mekanismo molekularrak aztertzen ditu, horiek minbiziaren eta zahartzearen prozesuetan duten egitekoa ikertzen du, eta ezagutza hori praktika klinikoan aplikatzen ahalegintzen da. Bereziki, ikerketa taldeak interesa du bai nerbio sistema zentraleko tumoreetan, bai SOX transkripzio faktoreek adinarekin lotutako patologietan (hauskortasuna, gaixotasun neurodegeneratiboak) eta minbiziaren estadio eta maila guztietan daukaten zereginaren karakterizazioan (SOX transkripzio faktoreak funtsezkoak dira zelula amen biologian). Bestalde, ikerketa taldea minbiziaren eta zahartzearen prozesuei aurre egiteko beste biomarkatzaile, itu zelula eta konposatu terapeutiko batzuk identifikatu nahian dabil, zuzenean zelula amen populazioari apuntatuz (horiek aktibatuz, zahartzerako eta minbizia inhibitzeko).

Hizlaria:

Ander Matheu doktoreak beti ikertu izan ditu minbizia eta zahartzaroa eta prozesuok erregulatzen eta karakterizatzen dituzten mekanismo komunak. Ander Matheu doktorea Biodonostia Osasun Ikerketako Institutuko Onkologia Zelularreko taldearen zuzendaria da 2011z geroztik. Taldea, gaur-gaurkoz, diziplina askotako 17 ikertzailek osatzen dute, tartean Biodonostian finkatutako biologoak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) kimikari eta ikertzaileak eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko, Onkologikoko eta Osatek SA Donostiako unitateko medikuak.