Breadcrumb

Edukia

Medikuntza eta Erizaintza fakultateko Graduazio Ekitaldia, 2021-22 ikasturtea

Irudia

Bi urteko pandemiaren ostean berriro Unibertsitateko ekitaldi nagusia hau antolatuko dugu, non beka jartzen zaie Medikuntza, Odontologia, Fisioterapia eta Erizaintzako graduko ikasketak bukatu dituzten ikasleei.

Ekitaldia Euskalduna Jauregian (Bilbon) izango da ekainaren 10an, 11:30etan eta bi orduko iraupena izango du gehienez. Joseba Pineda Ortiz Fakultateko dekanoak ongietorria emango dio ekitaldiari, eta bertaratutako agintariei aurkeztuko die. Ondoren, Juan Maria Aburto Bilboko alkateak hitz egingo du. Geroago, espediente akademiko onenak aintzatetsiko dira, promozioko aitabitxiaren esku-hartzea Iñaki Martín Lesende doktoreak egingo du, “Médico de Medicina General / Medicina de Familia 2021” saria jaso duena (Real Academia Nacional de Medicina de España erakundetik), eta bukatzeko fakultateko gradu desberdinen ikasleen bost ordezkarik hartuko dute parte.

Ekitaldiaren erdialdean diplomak banatuko zaizkie graduatzen diren ikasle guztiei. Ondoren ikasleek ohorezko aurreskua jasoko dute Iker Badiola Fakultateko irakaslearen eskutik.

Ekitaldia bukatzeko, osasun eta akademiako agintariek parte hartuko dute, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu andrea, Gotzone Sagardui Goikoetxea, jarraian Jokin Bildarratz Sorron Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu jauna, eta ekitaldiaren amaiera gauzatzeko Eva Ferreira García EHUko errektore andrea.

Orkestra Sinfonikoaren Ganbera Taldeak zeremoniaren amaiera egingo du, hainbat musika-piezarekin, eta, entzunaldiarekin batera, gaudeamus igitur izango da.