Edukia

Hartz txikien Ospitalea

Umeek gaixotasunari beldurra galduko diote Medikuntzako ikasleen laguntzarekin

Lehenengo argitaratze data: 2016/02/17

Irudia

Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Irakaskuntza Unitatean izango da Aviem elkarteak antolatutako ekimena, UPV/EHUrekin elkarlanean

Astelehenean, otsailak 22, 15:00etan, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Irakaskuntza Unitatean (Montevideo etorbidea, 8. Bilbo), Hartz Txikien Ospitaleak ateak irekiko ditu 149  umek euren peluxezko hartzak osatu eta mantal zuriari beldurra gal diezaioten. Bost urte jarraian egindako ekimen hori Aviem Asociación Vasca de Intercambios de Estudiantes de Medicina elkarteak antolatu du, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Pediatria Sailarekin eta Basurtuko Unibertsitate Ospitalearekin elkarlanean.

Astelehenean, asteartean eta ostegunean, 15:00etatik 18:00etara arte, Medikuntzako ikasleek 149 haur artatuko dituzte, euren peluxezko panpinen mediku bihurtuko direnak. Ekimen horretan hauek hartuko dute parte:

  • Astelehenean, hilak 22, Barakaldako Nuestra Señora de Begoña ikastetxeko, 4 eta 6 urteren arteko dituzten 53 ikasle .
  • Asteartean, hilak  23, Bilboko Fátima ikastetxeko  4 urte dituzten 42 ikasle.
  • Ostegunean, hilak  25 , Bilboko Artxandepe ikastolako 4 urte dituzten 54 ikasle.

Umeak panpina gaixoekin ailegatuko dira Basurtuko Unibertsitate Ospitalerantz.  Kontsultan, peluxeak aztertuko dituzte eta, gaixotasuna diagnostikatu ondoren, sintomen historia klinikoa idatziko dute. Segidan, ospitaleko sailetatik (Erradiodiagnostikoa, Larrialdiak, Oftalmologia eta Kirurgia) ibiliko dira eta operazio-gelan ebakuntza egingo diete peluxeei.

Jarduerak iraun bitartean mediku jarduteaz gain, ikasleek oinarrizko nozioak ikasiko dituzte elikaduraz, txertoez eta haginen osasunaz, haurtzaroan bertan ezartzeko ohitura osasungarriak. Ikasleekin batera, egun bakoitzean UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko 25 ikaslek hartuko dute parte ekitaldian.

Hartz txikien Ospitalea ekimenaren helburu nagusia hau da: haurrei erakustea gaixotasunak eta sendotzeko prozesuak ohikoak direla eta ez dutela esperientzia kaltegarriak izan beharrik. Horrela, amantala zuriarekin, izpi-makinarekin edota kirurgialarien jantziarekin ohi daitezke eta medikuarenera egingo duten hurrengo bisita ez da hain traumatikoa izango.