Breadcrumb

Edukia

UPV/EHUko Medikuntzako eta Erizaintzako Fakultateko ikasleek bihotz-birikak bizkortzeko maniobrak irakatsiko dituzte Donostiako kaleetan

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/23

Medikuntza eta Erizaintzako ikasleak Donostiako kaleetan bihotza bizkortzeko maniobrak irakasten

Donostiako Udalak, UPV/EHUrekin, Osakidetzako Donostia Unbertsitate Ospitalea-ESI Donostialdearekin eta Emergentziarekin, Gurutze Gorriarekin eta DYArekin elkarlanean, antolatutako Bihotz-Biriketako Bizkortzearen Astearen baitan, UPV/EHUko Gipuzkoako Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Erizaintzako Graduko azken kurtsoko ikasleek bihotz-birikak bizkortzeko (BBB) maniobrak eta desfibrilagailu automatikoen erabilera irakatsiko zituzten pasa den  larunbatean, urriaren 19an, 11:00etik 18:00etara, Donostiako Gipuzkoa Plaza. Jarduera irekia izan zenez, helduen, gazteen eta neska-mutilen parte hartzea nabaria izan zen.

 

Jarduera hori gure Fakultateak parte hartzen duen Nursing Now Euskadi kanpainarekin lotuta dago, erizainek egiten dituzten pertsonen osasunerako eginkizunak azaleratzeko.