Breadcrumb

Edukia

Ikasturtearen hasiera: matrikulazioa, harrera eta graduazioa

2021-22 ikasturteko lehen hilabetea amaitu ondoren, dekanotza-taldeak jakinarazi nahi dizuegu Fakultatean matrikulatzeko epea osatu dela, eta guztira 757 ikasle onartu direla, eskainitako lau graduetako lehenengo mailan.. % 49k, gutxi gorabehera, Medikuntza, % 38k Erizaintza, % 8k Fisioterapia eta, azkenik, % 5ek Odontologia (ikus grafikoa)

Matrikulazio-ehunekoen grafikoa

Ikasturtea lehen mailako ikasleen harrera ekitaldiekin hasi zen. Horrela, irailaren 6an Erizaintzako 1. mailako ikasleentzako lehen saioa egin zen Donostiako atalean, eta jende askok hartu zuen parte. Egun batzuk geroago, irailaren 9an eta 10ean, goizez ireki ziren Bizkaia Aretoko ateak, lehen mailako gainerako ikasleei ongietorria emateko.

Covid protokoloak ekitaldia baldintzatu egin zuen, edukiera murriztuz eta Ikasle horiek bakarrik joan ahal izatea. Joseba Pineda Ortiz, dekanoak, lau saioen aurkezpenak egin zituen. Beren ibilbide akademikoagatik eta fakultatean onartuak izan zirelako zorionak eman ondoren, zenbait datu aurkeztu zizkien: okupazio-tasak, lanbide profila, graduen ezaugarri orokorrak eta ikasturteko berrikuntza teknologikoak. Txertaketaren aurrean norbanakoak duen erantzukizuna eta COVID-19 delakoaren aurrean prebentzio neurriak aplikatzen jarraitzearen garrantzia azpimarratu zituen. Dekanoak ohartarazi zuen neurri horiek une bakoitzeko osasun baldintzetara egokituz joango direla, betiere ahalik eta presentzia handiena lortzeko

Irudia

Fakultateko Unibertsitate Ospitaleetan ere harrera ekitaldia egin zitzaien medikuntzako 4. mailako ikasleei. Hor jarraituko dute ikasten, irakasgune berri batean, talde txikiagoetan, eta atzean uzten Leioako ikasgela ugarienetara joateko urteak.Prestakuntza kliniko hori koordinatzen duten irakasle arduradunek, dekanoarekin edo dekanordeekin batera, graduazioarekin amaituko den etapa horren alderdi garrantzitsuenak aurkeztu zituzten. Ikasturte honetan, berritasun gisa, Galdakao-Usansoloko Irakasgunea inauguratu da, Fakultateko ospitale-eskaintza zabalduz. Hastapen guztiek zailtasunak dituztebaina,erronka berriei aurre, ekiteko ilusioa eta motibazioa ere bai.

Irudia
Irudia

Hilabete honetan, halaber, Donostiako Erizaintzako ikasleen graduazio-ekitaldia egin da, Jesus Rubio Pilarte dekano-koordinatzaileak ordezkatuta. Dekanoak ere parte hartu du, eta Eva Ferreira García errektoreak amaiera eman dio. El año de la enfermería lezio magistrala Yeshika Merino Pérezek eman zuen, Donostialdeko OSI Donostialdeko Erizaintzako zuzendaria-, eta Musikeneko ikasleek musika-emanaldia eskaini zuten.

Irudia

Azkenik, jakinarazi digutenez, pandemiaren bilakaerak eta txertaketa unibertsitate-komunitate osora hedatzeak aukera emango dute urrian %100eko presentzia berreskuratzeko. Ikasleei, irakasleei eta administrazio eta zerbitzuetako langileei jakinaraziko zaizkie xehetasun guztiak.