Inpaktu Soziala balioan jarriz. El Impacto Social, indicador de calidad científica
Data
2025/12/15, 12:00
Abenduaren 15ean, 12:00etan Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan, gurekin izango ditugu “Inpaktu Soziala balioan jarriz. El Impacto Social, indicador de calidad científica” izenburu duen mahai inguruan:
- Joan Subirats (Unibertsitateetako ministro ohia)
- Irene Ramos (ANECA)
Ekitaldiaren irekiera EHUko Errektorea Joxerramon Bengoetxearen eskutik izango da eta moderatzaile lanetan Inpaktu Sozialaren zuzendaria, Ugo Mayor, egongo da. Mahaira hurrengo gaiak eramango dira:
Zergatik eta zertarako egiten dugu ikerketa? Zer da inpaktu soziala? Zientzia Ministeriotik zer bultzatu nahi da? ANECAk ze baloratzen du? Ikertzaile bezala eskatzen zaiguna eta gero akreditazioetan baloratzen zaiguna berdina da edo ezberdina? Nola ebaluatu daiteke ikerketaren inpaktu soziala? Nola biderkatu dezakegu gure inpaktu soziala? Nolako harremanak landu beharko genituzke gure ikerketaren Stakeholder-ekin? Inpaktu ekonomikoa eta soziala ezberdindu beharko genituzke? Iraganeko ikerketek orain duten inpaktu sozialari nork egiten dio jarraipena? Zientzia neutrala izan behar du? Izan da inoiz? Zientzialariek gizarte erronkei erantzuna ematen saiatzean, haien legitimitatea arriskuan jartzen dute? Edo zientzia sendoago bat egiten dute?
Auditorioan leku bat bermatzeko izena-eman beharko da hurrengo galdetegian: https://www.ehu.eus/eu/web/forms/shared/-/form/68231703
Saioa urrunetik jarraitzeko aukera egongo da ere, galdetegian izena emanda.