Edukia

COEren inguruko saioa

Lehenengo argitaratze data: 2015/10/27

Urriaren 26an, Jorge Seoane Madrileko Unibertsitate Autonomoko Irakasle eta Dekanordea etorri da Bilbora, Bizkaia Aretoan goizean zehar Fakultateko ECOE azpibatzordeko kideekin lan egitera. Lana egiteko bilera izan da, bertaratutakoek ikusi eta ikasi egin dute estatuko fakultateetan eta UAMen egiten ari direna gure Fakultatean egiteko asmoarekin. Batzarra interaktiboa izan da, egin beharrak argitzeko helburuarekin.

Arratsaldean, Bizkaiko Sendagileen Elkartean, bertaratutako irakasle eta ikasleek informazio zuzena jaso ahal izan dute metodologia honetan esperientzia handia duen pertsonaren eskutik.