Edukia

Langile klinikoei kontzertu omenaldia

Irudia
Kontzertuaren emaitza arrakasta kolektiboa izan da. Eskerrik asko horretan lagundu duzuen guztioi. Ezbeharren aurrean, elkarrekin erakusten dugu, berriro ere, gai izan garela berrantolatzeko, ikasteko, sortzeko, partekatzeko eta zenbait giza balore, berreskuratzeko hala nola elkartasuna, enpatia eta komunitatearen ongizatea.

Maiatzaren 25ean, 18:30ean, Bizkaia Aretoko Mitxelena Auditorioan, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak eta ehuOrkestra sinfonikoak kontzertua eskaini dute langile klinikoak omentzeko, COVID-19ak eragindako pandemian egindako ahalegina eskertzeko..

Programa

18:30 Ongietorria eta ekitaldiaren sarrera

Joseba Pineda Ortiz. Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekano jauna (UPV/EHU)

18:45 Osasun arreta eta irakaskuntza pandemian

Fermín Labayen Beraza. Medikuntza Intentsiboko zerbitzuburua

Trinidad Salvador Elias. Neumologiako Zerbitzuko Erizaina/EUD.

ESI Ezkerraldea - Enkarterri Gurutzetako Unibertsitate Ospitala (OSAKIDETZA)

19:15 Jasotako laguntzaren bizipen pertsonala

Doru Artenie Tudoran. ehuOrkestra sinfonikoaren zuzendari jauna

19:30 Ekitaldiaren amaiera

Eva Ferreira García. UPV/EHUko errektore andrea

Errepertorioa

  • G.F. Händel - Música Acuática
  • W. A. Mozart - Pequeña Serenata
  • L. Van Beethoven - Sinfonía nº 7
  • F. Schubert - Serenata
  • E. Grieg - La Mañana
  • D. Schostakowitch - Vals
  • G. Verdi - Traviata Obertura
  • P. Mascagni - Cavaleria Rusticana Intermezzo
  • J. Brahms- Danzas Húngaras 5 y 6
  • J. Strauss - Trisch -Trasch Polka