Breadcrumb

Edukia

'Esklerosi anizkoitzaren 1000 aurpegiak' inaugurazioa

Argazki erakusketa

Lehenengo argitaratze data: 2014/10/20

Medikuntza Fakultatearen zientzia- eta zabalkunde-jardueren barruan, urriaren 15etik azaroaren 11ra bitartean, "Esklerosi anizkoitzaren 1000 aurpegiak" izeneko argazki-erakusketa dago fakultate horretan. Erakusketa hori Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Elkarteak antolatu du, eta dagoeneko hainbat euskal erakundetan jarri da, esaterako, Bilboko Arte Eder museoan edo Eusko Legebiltzarrean. Izan ere, fakultateko erakusketa amaitu ostean, legebiltzar horretan jarriko da.

Esklerosi anizkoitza gaixotasun neurologikoa da, sendaezina, eta 18 eta 40 urte bitartean diagnostikatzen da. Bigarren desgaitasun-kausa da heldu gazteen artean. Euskadin 2.200 pertsonak daukate. Horietako bat fakultateko ikasle ohi bat da, lizentziatua, Leyre Avellanal, hain zuzen ere. Gaur egun bere MIR azterketa prestatzen ari da.

Unibertsitate-komunitatea eta patologia honetan interesa daukaten guztiak fakultatera hurbiltzera gonbidatzen ditugu, erakusketa hau miresteko.