Breadcrumb

Edukia

Lehiaketa

Martxoak 8ko I. Argazki Lehiaketa

Irudia

OINARRIAK
 

EPEA LUZATUTA: Irudiak jasotzeko azken eguna 2022ko martxoaren 9a izango da.

Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Berdintasun Batzordeak (FME-MEF Berdintasunerako Batzordea) martxoaren 8ko I. Argazki lehiaketa antolatu du, gure unibertsitate inguruan edo eguneroko bizitzan dagoen genero-arrakala ikusarazteko.

Parte hartzeko,  Fakultatean eta inguruetan genero-desberdintasuna errepresentatzen duen alderdiren bat islatzen duen irudi bat Instagramera igo beharko da. 

 

1.- PARTE HARTZEA 

UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko ikasle guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan.

 

2.- IRUDIEN AURKEZPENA

Fakultatean eta bere inguruan hartutako irudiak aurkeztu ahal izango dira (kafetegian, liburutegian, garraio publikoan…) edo unibertsitateko ikasle bezala egiten dituzun ekintzei buruzkoak.

- Aurkezteko modua:

Irudiak Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Ikasleen Kontseiluaren Instagram profilera bidaliko dira, #brechadegeneroUPV_EHU hashtag-a ipiniz eta #berditasunaFME_MEF hashtag-aren bitartez Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Berdintasun Batzordea aipatu. 

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi irudi edo bi argitalpen igo ahal izango ditu.
Irudi bakoitzak izenburu bat eta irudikatzen duten desberdintasunaren azalpen labur bat izan beharko ditu (azalpen-testu labur bat, gehienez 50 hitzezkoa). 
​​​​​
Argitaratutako irudiek eta testuek Instagrameko pribatutasun-politika errespetatu beharko dute, baita hirugarrenekiko eskubideak errespetatu ere, eta argitalpenaren egilea izango da argitaratutako edukiaren erantzule bakarra.

Baloratuko da:
- Irudiak genero-arrakala unibertsitate-ingurunean islatzeko gaitasuna izatea
- Irudiaren izenburua aukeratzeko sormena
- Honekin batera doan azalpenean, estilo argia eta didaktikoa erabiltzea, gizarteari irudiaren edukia helarazteko eta, era berean, horri buruzko hausnarketa sustatzeko.

 

3.- LANEN BALORAZIOA ETA EPAIMAHAIA

Argitalpenen balorazioan, FME-MEF Berdintasun Batzordeko kideek osatutako epaimahaiak honako alderdi hauek puntuatuko ditu:

• Irudiaren inpaktu bisuala

• Izenburua

• Irudirekin batera doan testua

• Instagrameko erabiltzaileen arteko argitalpenaren onarpena

 

4.- EPEA

EPEA LUZATUTA: Irudiak jasotzeko azken eguna 2022ko martxoaren 9a izango da.

2022ko martxoaren 8an argitaratuko dira lehiaketaren emaitzak, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Ikasleen Kontseiluaren Instagram kontuaren bidez.

Lehiaketa amaitzean, aurkeztutako argitalpen guztiak FME-MEF Berdintasun Batzordearen webgunean argitaratuko dira.

 

5.- SARIAK

3 sari-kategoria emango dira:

• Lehen saria: EHUDENDAN gastatzeko 100€-ko txartela

• Bigarren saria: EHUDENDAN gastatzeko 50€-ko txartela


 

6.- PARTE-HARTZAILEEN KONPROMISOA

Instagrameko pribatutasun-politika errespetatzea, baita hirugarrenekiko eskubideak errespetatu ere, argitalpenaren egilea izango baita argitaratutako edukiaren erantzule bakarra.

 

7.- EGILETASUNA ETA JABETZA INTELEKTUALAREN ESKUBIDEAK

Parte hartzaileek aurkezturiko irudien jabetza intelektualaren egile eta jabe izan beharko dute eta hauek ezin izango dira beste lehiaketa batean sariturik egon aurretik. Era berean, ziurtatzen dute ez dituztela urratzen hirugarren pertsonen eskubideak. 

Parte hartzaileek UPV/EHU-ri, izaera esklusiboan eta mundu mailan, libreki beharrezko eskubideak ematen dizkiote beraien irudiak erreproduzitzeko, banatzeko, publikoki komunikatzeko eta erabiltzeko edozein euskarritan, aktualitatean ezagunak edo ez, lehiaketarekin loturiko helburuekin eta unibertsitate-ekintzarekin lotutako beste ekintza batzuekin, betiere bere egiletasuna adieraziz eta kontraprestazio ekonomikorik jaso gabe. 

Lehiaketa honetan parte-hartzeak, oinarri hauen onarpena eta epaimahaiaren eta antolaketaren erabakien adostasuna suposatzen ditu.