Breadcrumb

Edukia

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea 50 urte

Lehenengo argitaratze data: 2018/01/05

50. Urteurrena ospatzeko, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak  mintegi programa indartsu bat  jarri du martxan, 2018 urte osoan zehar garatuko dena. Hitzaldiak unibertsitate komunitate osoari zuzenduta daude (ikasle eta irakasleak) eta baita ere nola edo hala fakultatean hezkuntza funtzioetan aritzen diren osasun-langile guztiei.

Programak hainbat ziklo izango du, bai interes zientifikoa eta akademikoaren aspektu anitzak jorratuz; BIOMED (ikerketa biomedikoa), Klinimed (ikerketa klinikoa), F. Nightingale (erizaintzarekin harremanatutako ikerketa), Kinesia (fisioterapiarekin harremanatutako ikerketa), Kulturmed (Humanismoa eta Kultura), Edumed (Mediku Hezkuntza). Hitzaldiak Leioako Fakultateko Gradu Aretoan izango dira normalean, eta 4 irakasguneetan bideokonferentzi bidez jarraitu ahal izango dira; Gurutzeta, basurtu, Donosti eta Arabako Unibertsitate ospitaleetan, hain zuzen.

Hitzaldietan parte hartzen duten ikasleek hautazko kredituak baliozkotu ahal izango dituzte, eta profesionalek, etengabeko formakuntzarako kredituak lortu ahal izango dituzte (CFC, eskatzen baldin badira).