Oharra. Medikuntzako bigarren mailako ikasleentzat: curriculumetik kanpoko praktikei buruzko informazio saioa
Datorren ekainean esleituko dira medikuntzako curriculumetik kanpoko praktikak.
Horretarako, bigarren mailako ikasle guztiei deia egingo zaie, notaren araberako hurrenkeran, praktiketarako zentroa aukera dezaten.
Praktika horiek borondatezkoak dira, Medikuntzako Graduko hirugarren mailan egiten dira, eta 6 kreditu lortu daitezke hautazko irakasgaietarako.
Praktiketako zentroak aukeratu aurretik, baina, egoki iruditu zaigu informazioa ematea, praktika moten berri eta arauen berri emateko.
Horrela, bada, maiatzaren 7an, asteartea, 15:00etan, Areto Nagusian hitzaldia egongo da medikuntzako curriculumetik kanpoko praktikei buruzko informazioa emateko, eta bigarren mailako ikasle guztiak bertaratu ahal izango zarete.