Edukia

Kongresua

MikrobioGUNE 2022 (II. Basque Microbiology Meeting)

Irudia

Mikrobiologiaren hainbat alderditan interesa duten ikertzaileen, medikuen eta industriaren arteko lankidetzako euskal sare hori ezartzeko eta mantentzeko asmoz, MikrobioGUNE 2022 bigarren jardunaldia ospatuko da UPV/EHUren Bizkaia Aretoan (Abandoibarra Etorbidea 3, Bilbo) 2022ko abenduaren 13an. 

MikrobioGUNE 2022 topaketa mikroorganismoekin: eukariotoekin, prokariotoekin, birusekin eta prioiekin, loturiko berrikuntza zientifikoen eztabaidan ardaztuko da. Hainbat arlotan lan egiten duten ikerketa-talde guztiak bilduko ditu: osasuna, ingurumena, nekazaritza, abeltzaintza, etab.

Testuinguru horretan, gai nagusia “One Health” kontzeptuarekin lotuta dago, pertsonen, animalien eta ingurumenaren osasunaren zaintzan komunikazio eta lankidetza interdiziplinarra areagotzeko mundu-mailako estrategia baita, denak elkarren artean lotuta daudela ulertuta.