Breadcrumb

Edukia

NURSING NOW EUSKADI: UPV/EHUKO Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak minbiziaren aurkako nazioarteko eguna ospatu du.

Lehenengo argitaratze data: 2020/02/05

Minbiziaren eguna jardunaldiko argazkia

Otsailaren 4an minbiziaren aurkako nazioarteko egunean, Donostiako Atalean egindako UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak eta Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak antolatutako Paziente onkologikoaren eta haren familiaren arretari buruzko jardunaldiak bukatu dira.

Jardunaldi horiek hiru arratsaldetan garatu dira eta Gipuzkoako MAEko hainbat osasun-profesionalek, senitartekoek eta pazientek parte hartu dute.

Ekintza hori Nursing Now Euskadi ekimenari lotuta dago eta 55 Erizaintzako Graduko ikaslek aukera izan dute parte hartzeko.

Datorren astean, Donostiako Atalean ere eta Nursing Now Euskadi ekimenaren barruan, AERGIrekin batera adikzioen arretari buruzko beste jardunaldi bat antolatu dugu.