null

Emakumeak eta kooperazioa osasun arloan: Lanbidea edota bizimodua. Aukerak eta erronkak (Jardunaldia)

Noiz eta non

2018/12/17, 16:30

Zikloa

Emakumea eta kooperazioa osasunean.

Argazkia: Mugarik gabeko bi emakumezko mediku paziente afrikar batekin

Deskribapena

Jardunaldi honetan emakume langilearen egoera aztertuko da osasun-arloko garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzan. Lan solidarioaren ikuspegitik eta genero ikuspegitik, hizlariek bere esperientzia pertsonalak partekatuko dituzte. Mercé Herrero, aspalditik mediku lanetan aritu da nazioarteko kooperazio profesionalean (medikuntza asistentziala, MOE-rako teknikaria, e.a.), Sonia Camarak larrialdietan egiten du lan MSF-erako eta Begoña Diaz EHUko Medikuntza eta Erizaintza fakultateko irakaslea denetik kooperazioan ere dihardu. 

  • LEKUA: Banco España eraikina. Erdiko patioa. Banco España kalea-2 Bilbo
  • HIZLARIAK: Osasun-langileak kooperazioan adituak.
  • ANTOLATZAILEA: UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza fakultateko berdintasunerako batzordea 

Medikuntza eta erizaintza fakultateko ikasleen kasuan, jardunaldian parte hartzea hautazko 0,5 kredituengatik balioztatuko da jardunaldia bukatzean gogobetetasun-inkesta on-line bat betetzearen truke.