Edukia

Emakumeak eta kooperazioa. Borondatezko medikuak Angolan. Mahai-ingurua

Kartela

Mahai-ingurua

  • Ordua: de 17:00etatik 20:00etara
  • Lekua: Bizkaia Aretoa. UPV/EHU-ko Paraninfoa. Abandoibarra etorbidea, 3. Bilbo
  • Hizlariak: Medikuak (Osakidetza) eta UPV/EHUko ikasle ohiak.
  • Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko ikasleen kasuan jardunaldian parte hartzea hautazko 0,2 kredituengatik baliozkotuko da.
Proiektuarentzat ekarpen ekonomiko solidarioak egiteko: ES24 2100 1551 7802 0018 7204 (Coopera Euskadi)

Egitaraua

HIZLARIA JARDUERAREN IZENBURUA ORDUA
Leire Imaz Zubiaur Irekiera eta aukezpena: UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaria 17:00
Olatz Fresnedo Aranguren Mahai-inguruaren aurkezpena: hizlari eta hitzaldien dinamika 17:10
Amaia Ormaza Álvarez "Walale proiektua: bost mediku Angolan" (gaztelaniaz) 17:20
Amaia Emaldi Baraiaetxaburu "Emakume afrikarraren egoera ingurune landatar batean: nire ikuspuntua eta esperientzia borondatezko mediku lanean" (euskaraz) 17:50
Olatz Fresnedo Aranguren Galdera-eztabaida txanda 18:20
Tania Arriba Olivenza "Angolako emakumeen osasun arazorik prebalenteenak" (gaztelaniaz) 19:00
Patricia Pérez de Villarreal Amilburu "Afrikan proiektu bat hastea: borondatezko langile emakumeek aurkitzen ditugun zailtasunak" (euskaraz) 19:30
Alicia Garcia de Galdeano Zaldivar Jardunaldiaren itxiera: Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Kalitaterako eta Berdintasunerako Dekanordea 20:00

Hizlarien ibilbide profesionala

  • Patricia Pérez de Villarreal Amilburu Medikuntzan lizentziatua, kirurgia orokorrean eta digestio-aparatuaren kirugian espezializatua. 2010.urtetik Basurtuko ospitalean lan egiten du. Landa-giroko medikuntzan esperientzia du eta 2014. urtetik hona Angolan borondatezko mediku lanetan aritu da.
  • Amaia Emaldi Baraiaetxaburu Familia-medikua da eta Galdakaoko ospitale inguruko osasun zentroetan lan egiten du. 2012. urtetik. landa-giroko medikuntzan esperientzia du eta 2014. urtetik hona Angolan borondatezko mediku lanetan aritu da.
  • Amaia Ormaza Álvarez Medikuntzan lizentziatua, Galdakaoko Ospitalean traumatologian eta ortopedian espezializatua. 2012. urtetik lan munduan esperientzia du, 2014. urtetik hona Angolan auzolandegietan eta borondatezko mediku lanetan aritu da.
  • Tania Arriba Olivenza eta Saioa Ajuriagogeaskoa Ginekologian eta Obstetrizian mediku espezialistak dira. 2008. urtetik hona Basurtuko ospitalean lan egiten dute. Lehenengoak, aisialdian, argazkilaritzan dihardu eta bigarrenak, aldiz, umeen hezkuntzan. 2014. urtetik hona Angolan borondatezko mediku lanetan aritu dira.

Moderatzailea

  • Olatz Fresnedo Aranguren UPV/EHU-ko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Fisiologia Sailean Biokimikako irakasle.