Breadcrumb

Eduki publikatzailea

EHUko ikerlariek neuronen oso antzeko zelulak sortu dituzte gizakien hortzetako zelula amen bitartez

Stem Cell Research & Therapy aldizkari entzutetsuan argitaratu duten UPV/EHUko ikerketa batean frogatu dute gizakien hortzetako mamitik ateratako zelula amak zelula neuronal kitzikakor bihurtu daitezkeela, eta agerian utzi dute erraz eskuratu daitezkeen zelula horiek nerbio-ehunen ingeniaritzan erabili ahal izango direla. Aurkikuntza horri esker, terapia zelularrean aurrera egin ahal izango dute hainbat patologia neurodegeneratibo tratatzeko, hala nola Huntingtonen gaixotasuna eta epilepsia.

Erreportake honetan, Gaskonek eta Beatrizek Gaskon Ibarretxek, José Ramón Pinedak eta Beatriz Pardoek xehetasun gehiago ematen dizkigute.

 

Hemen albistea entzun ahal duzu: https://guau.eus/m/zu-etxerako-zu-etxerako-7951780