Breadcrumb

Edukia

Unibertsitate bekak: Matrikula egiterakoan kontutan hartu beharreko baldintzak

Egun on,

Eusko Jaurlaritzak datorren ikasturteko unibertsitateko beken deialdia argitaratu du, hainbat aldaketa eginda . Horietako bat dugu beka eskatzen duten ikasleak 60 kreditutan gutxienez matrikulatzea.

Horrenbestez, hautazko irakasgairen batean ez matrikulatzea pentsatua izan eta, horren ordez, kredituak aitortzeko eskatu behar duten ikasleek kontuan izan behar dute aldaketa hori bekaren baldintzei erreparatzerakoan, eta, ondorioz, hautazko irakasgaia egin behar dute, 60 kredituko matrikula, beka eskuratzeko aukera izango badute.