Olatz Arteaga, UPV/EHUko ikertzailea, Reina Sofía Fundazioaren bekaduna

Lehenengo argitaratze data: 2016/09/29

Olatz Arteaga Cabezak, UPV/EHUko ikertzaile eta doktoreak, Reina Sofía Fundazioa-Mapfreren Ikerketa-beka jaso du. Beka hori 32.000 eurokoa da eta horri esker, dementziei eta Alzheimer gaixotasunari buruzko lanarekin jarraitu ahal izango du.

Doktore Olatz Arteaga Cabeza (Bilbo, 1987) Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Zelulen Biologia eta Histologia Saileko ikertzailea eta irakaslea da. Univesità degli Studi di Roma Tor Vergata unibertsitatean eta San Frantziskoko Kaliforniako Unibertsitatean egin ditu egonaldiak. Ikertzailea antioxidatzaileen neurobabesle-efektuan espezializatu da.

Beka horri esker, Olatz Arteagak Dublineko Royal College of Sugeons (RCSI) unibertsitate-zentroan ikerketa egonaldia bat egingo du, baita Reina Sofia Fundazioko Alzheimer Zentroan ere. "Dementzien eta Alzheimer gaixotasunaren biomarkatzaileak ikertzen jarraitu ahal izango dut, hain zuen ere; eta, gainera, Europako zientzia-programetan parte hartu ahal izango dut", nabarmendu zuen ikertzaileak, Sofia erreginaren eskutik beka jaso zuenean.

Argakiak: EC/Fundación Reina Sofía