Breadcrumb

Edukia

OSASUNALDIA. Osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 2. Jardunaldia

Medikuntza, Erizaintza, Farmazia, Odontologia, Fisioterapia, Psikologia

Irudia

OSAGAIZ, osasun-zientzien aldizkariak osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 2. Jardunaldia antolatu du. Lankide izango ditu UPV-EHUko Euskararen Errektoreordetza eta Medikuntza eta Erizaintza, Farmazia eta Psikologia Fakultateak. Jardunaldia 2022ko ekainaren 14tik 16ra bitartean izango da, 16:00etatik 18:30etara. Helburua gradu-amaierako lanei ikusgarritasun handiagoa ematea da.

Jardunaldi honetara aurkeztu ahal izango dira azken bi ikasturteetan (20/21 eta 21/22) osasun-zientzietako ikasketen bukaeran aurkeztu diren gradu-amaierako lanak: medikuntza, erizaintza, farmazia, odontologia, fisioterapia eta psikologia. Horretarako maiatzaren 31 baino lehenago lanaren laburpen bat www.osagaiz.eus plataformara igo beharra dago jarraibideak kontuan hartuz. Ondoren laburpen guztiekin OSAGAIZ aldizkariak ale berezi bat argitaratuko du.

Jardunaldia modu telematikoan egingo da: https://us02web.zoom.us/j/86596559322pwd=UFJUc0prNkgzWHhLYm9Md3Avbis2UT09

Ikasle bakoitzak egun berean lanaren aurkezpena partekatuko du. Lan bakoitza aurkezteko 8 minutuko tartea erabili ahalko da.

Dei egiten dizuegu osasun-zientzietako ikasle graduatu berriei, hartutako lan guztiari ikusgarritasun gehiago eman diezaiozuen, ekarri itzazue zuen gradu-amaierako lanak Jardunaldi honetara eta aurkeztu zuen ikaskide izan direnen aurrean. OSAGAIZ aldizkariaren ale berezi batean argitaratuta ikusiko dituzue lan horien laburpenak.

Animatu zaitez!

Lanaren laburpena idazteko jarraibideak

Gradu-amaierako lanaren laburpena idazterakoan ondorengo egitura erabili Word artxibo batean edo antzekoan (datu guztiekin gehienez 2 orrialde bete daitezke):

  • Lanaren izenburua.
  • Egilearen izen-abizenak.
  • Fakultatea (nongo fakultatetik aurkeztu den).
  • Egilearen posta elektronikoa.
  • Laburpena.
  • Erreferentzia bibliografiko batzuk jarri daitezke. Gako-hitzik ez.
  • ADDI sisteman lan osoa irakurri ahal izateko lotura.

Oharra: ez erantsi bestelako dokumenturik (gradu amaierako lan osoa, eranskinak…), OSAGAIZ aldizkarian laburpena baino ez delako argitaratuko.

Lanak igotzeko jarraibideak Laburpena

Osagaiz aldizkariaren plataformara igo behar da: http://www.osagaiz.eus.

Horretarako eman beharreko pausuak:

  • a) Erregistratu: http://www.osagaiz.eus/user/register. “Erregistratu honela” jartzen duen tokian egile gisa erregistratu.
  • b) Hasi Saioa http://www.osagaiz.eus/login: sartu erabiltzailea eta pasahitza, eta klikatu bidalketa berria jartzen duen tokian.
    • 1. Urratsa: Aldizkariaren atalean hautatu Gradu Amaierako Lanak. Gorde eta jarraitu.
    • 2. Urratsa: “Bidalketa dokumentua” jartzen duen tokian igo laburpenaren dokumentua. Gorde eta jarraitu.
    • 3. Urratsa: Bete eskatutako datuak. “Gorde” eta “Jarraitu”.
    • 4. Urratsa: “Gorde” eta “Jarraitu”.
    • 5. Urratsa: Bidalketa berretsi. Amaitu bidalketa.

Jardunaldien aurretik antolatzaileak aurkeztutako lanen egileekin harremanetan jarriko dira lanaren onarpena jakinarazteko eta hala bada aurkezpenaren eguna eta ordua zehazteko.

Informazioa:

OSAGAIZ aldizkaria (www.osagaiz.eus)