Breadcrumb

Edukia

Hitzaldia

Erronda psikiatrikoa. Normaltasunaren eta patologiaren arteko mugak psikosien esparruan

Psikosi eskizofrenikoa da gaixotasun mentalaren, errealitatearekin harreman egokia galtzearen eta eromenaren ("burua galdu du" esan ohi da episodio psikotiko bat jasaten ari den norbaiti buruz) eredu eta erreferente.

Hala ere, psikosiaren eta "normaltasunaren" arteko mugak kasu guztietan ez dira hain argiak.  Nahasmendu eskizotipikoa, eskizoafektiboa, eskizofreniformea, eskizofrenia sorra, psikosi toxikoa, esperientzia edo sintoma psikotikoak herritarren artean oro har arinduak, eta sintoma psikotikoak erakusten dituzten nahasmendu depresiboak edo maniakoak bezalako kontzeptuek diagnosiaren eremua zabaldu egiten badute ere, beharbada, zehaztasuna galdu egiten da.

Gai honen inguruan (egoera psikotikoen eta kontzientzia normaleko egoeren arteko CONTINUUMa) gure lankide den ANA CATALÁN mediku psikiatrak hitz egingo digu 2016ko MARTXOAREN 9an, 12.30ean, Mediku Elkargoko ohiko lokaletan egingo den Erronda Psikiatrikoan.