Breadcrumb

Edukia

Teknopoliseko taldea Gurutzetako Unibertsitate Irakaskuntza Unitateko "José Mª Rivera" Ospitale Birtualean izan da

Datorren larunbatean, martxoaren 19an, 13:30ean, ETB1n, eta igandean, 12:15ean, ETB2n, Teknopolis, zientzia eta teknologiari buruzko telesaioak, Medikuntza Irakasguneko ospitale birtualari buruzko erreportajea emango du. Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleari atxikitakoa dena.  

Bertan parte hartzen dute J. Fermín Arias Pérez, ospitale horren teknikaria, Juan Carlos Rumbero eta Nahia Uribe Etxebarria irakasleak eta Jokin Kortazar medikuntzako 4. mailako ikaslea. Gainera, irudietan agertuko dira medikuntzako ikasleak,  Libe del Castillo ikaslea, Jorge Burgos eta Mikel Prieto irakasleak Gustatuko zaizue!