Breadcrumb

Edukia

II. Francisca de Aculodi Sariak

Lehenengo argitaratze data: 2021/03/12

Irudia

EHUko Berdintasunerako zuzendaritzak martxoaren 8an genero ikuspegia EHUko gradu amaierako lanetan barne hartzearen FRANCISCA DE ACULODI sariak banatu zituen.

  • Joseba Corada Medikuntza Gradukoa, ‘Consumo de antidepresivos en el País Vasco: análisis cuantitativo con perspectiva de género’ GRALagatik Osasun zientzien arloko saria jaso zuen.

  • Josebak 2015 eta 2019 arteko antidepresiboen kontsumo-eredua aztertu du. Bere ustez "desberdintasun sozial handiak daude emakumeen eta gizonen artean, eta horiek esparru guztietara hedatzen dira, osasunera eta, ondorioz, osasun mentalera barne. Herritar gisa konpromisoa dugu horrekin eta uste dut garrantzitsua dela horrelako gaiak genero-ikuspegitik bideratzea, gizarteak, oro har, hausnartzekoak diren alderdiei buruz eztabaida dezan".

  • Elena Leiñena Berdintasuneko zuzendariaren iritziz, "sari hauek tresna bikaina dira genero-ikuspegia Unibertsitateko komunitate osora zabaltzeko eta genero indarkerien aurkako sentsibilizazioa lantzeko".

Campus-etik hartuta

 

Sari hauetako aurreko deialdietan ere Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko ikasleek aurkeztutako gradu amaierako lan (GRAL) ugari sarituak izan ziren.

V. Deialdia

  • Olatz Sarasola (Erizaintza Gradua) Francisca de Aculodi saria “Genero indarkeriaren prebentziorako osasun-hezkuntza programa baten diseinua nerabeentzako” GRALagatik.
  • Izarne Alday (Erizaintza Gradua) accesit saria “Haurdunaldian emakumeek jasotzen duten indarkeria matxistari aurre egiteko erizainek eskaintzen duten etxez etxeko zerbitzuaren azterketa” GRALagatik.
  • Alain Uronez (Medikuntza Gradua) Francisca de Aculodi saria “Presentación clínica, abordaje terapéutico y pronóstico del infarto agudo de miocardio: ¿existen diferencias de género?” GRALagatik.

VI. Deialdia

  • Ane del Palacio (Medikuntza Gradua) accesit saria “Antsiolitiko eta hipnotiko sedagarrien kontsumoa Nazioartean eta Euskal Autonomia Erkidegoan: generoaren araberako ezberdintasuna” GRALagatik.