Breadcrumb

Edukia

Txileko Universidad de Concepción unibertsitateko bisita

Lehenengo argitaratze data: 2015/11/23

Irudia

Txileko Universidad de Concepción unibertsitateko Medikuntza Fakultateko zenbait ordezkari gure Medikuntza eta Odontologia Fakultatean izan ziren azaroaren 18tik 20ra bitartean, irakasleen eta ikertzaileen trukerako lankidetza hitzarmen bat sinatzeko. Hain zuzen ere, honako ordezkari hauek etorri ziren: Medikuntza Fakultateko dekano Raúl González doktorea, Nazioarteko Harremanetako zuzendari Martín Zilic doktorea eta Telemedikuntzako zuzendari Felipe Parada doktorea.

Gure Fakultatea ez ezik, Fakultateak Bizkaiko Campusean eta Gurutzetako eta Basurtuko irakaskuntza unitateetan dituen ospitale birtualak ere bisitatu zituzten, beren unibertsitatean halako unitateak ezartzeko aukerarik dagoen aztertze aldera. Azpiegituren kalitatea eta maila ikusirik, eredutzat hartu dituzte beren fakultatean instalatuko dituzten ekipoetarako.