Aurkezpena

Aurkezpena

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea unibertsitate ikastegi bat da, eta bertan Erizaintza, Fisioterapia, Odontologia eta Medikuntza ikasketak ematen dira, eta zazpi master ofizial, sei doktorego programa eta bestelako berezko graduondoko ikasketak eskaintzen dira.

Erakunde publiko baten parte da, UPV/EHU, eta, hala izanik, bat egiten du haren helburu eta ardatz estrategikoekin, eta lankidetzan dihardu, prestakuntza eta ikerketa hobetze aldera.

Horrez gain, prestakuntzaren zati oso garrantzitsu bat osasun zentro publiko eta pribatuetan egiten da, eta horregatik, hain zuzen, aliantzak ditugu erakunde horiekin, eta bereziki Osakidetzarekin, ikasleen ikaskuntza praktikoaren eta ikerketa biosanitarioaren erantzunkideak izateko eta horrelako zereginetan diharduten profesionalentzako baldintza egokiak sortzeko.