BERDINTASUNA-Generoa-eta-Osasuna

GRADUONDOKO DEIALDIAK

Graduondoko Deialdiak

“María Telo” prestakuntza-beken deialdia

Ondoko estekan argitaratuta dago: https://www.inmujeres.gob.es/servRecursos/convocatorias/2026/BecasFormacionMariaTelo.htm

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 2an amaituko da. Eskabideak aurkezteko modu bakarra Berdintasun Ministerioaren egoitza elektronikoan ezarritakoa da: https://igualdad.sede.gob.es/

Hona hemen baldintzetako batzuk:

  • Eskatutako gradua (plaza bakoitzaren eranskinetan zehazten dena) 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera amaituta izatea.
  • Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko beste estatu bateko nazionalitatea izatea
  • Langabezian egotea, Institutuan hasten den egunean. Egoera hori egiaztatzeko, enpleguaren arloan eskumena duen bulego autonomikoak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Webguneko dokumentuak irakurri ondoren egon daitezkeen zalantzak helbide honetan: becasinmujeres@inmujeres.es