Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

DEFENSA-TESIS-BIMODALES

WEBEX: Oinarrizko jarraibideak defentsa bimodalak (aurrez aurrekoa + online) egiteko

GRADU ARETOA / BATZAR ARETOA
Doktore tesiak, irakasle plazak, katedrak, hitzaldiak…

Harremanetarako: Zuriñe Soto (zurine.soto@ehu.eus / 3519)
  1. Proba teknikoa: funtsezkoa da proba tekniko bat egitea bideokonferentzia sistemarekin (WEBEX), defentsa baino egun batzuk lehenago (3-5 egun lehenago, behar izanez gero doiketa teknikoak egiteko denbora izateko. Balizko arazoak defentsa eguna baino lehen konpontzea da ideia).

    • Probaren egunean konektatu behar dira aurkezpenaren egunean on line bertaratuko diren epaimahaikide guztiak. Egiaztatu behar dugu guztiok ikus/entzuten ditugula elkar. Gomendatzen dugu hitzordu hori nahiko denboraz prestatzen hastea, mundu akademikoan jendeak oso agenda beteak izaten baititu.

    • Konexioa egiteko, parte hartzaile guztiek izan behar dituzte ordenagailua, interneterako konexioa (kablez hobeto) eta kamera eta mikrofonoa (ordenagailu eramangarriek barruan ekarri ohi dituzte). Garrantzitsua da probaren egunean erabiltzea defentsaren egunean erabiliko diren tresna berberak.

    • Komeni da aurrez aurre egongo diren epaimahaikideek entzungailuak ere eramatea (zeozerengatik audio arazoren bat balego, entzungailuekin askoz hobeto entzuten da).

    • Doktoregaiak aurkezpenaren Power Pointa ere ekarri behar du, ziurtatzeko dena ondo dabilela.

  2. Aretoa erreserbatzea: aretoa erreserbatu behar da bai defentsarako eta bai probarako. Eskari asko egoten dira, eta, beraz, komeni da nahiko denboraz erreserbatzea, (zenbat eta lehenago, hobe). Erreserba egin dezakete doktoregaiak, epaimahaiko buruak edo idazkariak. Ados jarri beharko dira eta eskaria posta elektronikoz bidali cristina.urraca@ehu.eus helbidera.

  3. Hiru WEBEX ekitaldi sortu:

    • Probarako ekitaldi bat.
    • Bigarren bat, defentsa  publikorako (ekitaldi publikoa, aurkezpena entzun nahi duten guztientzat irekia),
    • eta hirugarren bat, epaimahaiko kideek deliberatzeko (ekitaldi pribatua, beste inork ikusi/entzuterik izango ez duena).
       
    Komeni da ekitaldiok UPV/EHUkoa den eta defentsaren egunean era presentzialean egongo den  epaimahaikide batek sortzea, saioan zehar beharrezkoak diren baimenak, mikrofonoak etabar. kudeatu ahal izateko. Baliteke esteka hori eman behar izatea defentsa akademikoez arduratzen den doktorego atalari. Epaimahaikideei saioen estekak bidali behar zaizkie (proba baino lehenago!).
  4. EHU-Wguest gonbidatu klabeak: Gomendatzen dugu EHU-Wguest klabe batzuk sortzea UPV/EHUkoak ez diren epaimahaikideentzako, internetera konektatu ahal izan daitezen. (https://www.ehu.eus/wguest/)

  5. Sinadura digitala: gomendatzen dugu epaimahaiak kontuan hartzea epaimahaikide guztiek sinatu beharko dituztela aktak, eta online bertsioan beharrezkoa dela sinadura digitala izatea. Sinadura digitalik izan ezean, epaimahaiak beste moduren bat bilatu beharko du dokumentazio ofiziala sinatzeko (inprimatzea, eskaneatzea etab.)

  6. Bideoa/audioa aurkezpenean: doktoregairen batek soinua edo bideoa daukan Power Point bat erabili gura badu, proba gehiago egin beharko dira. Mesedez, jarri harremanetan Zuriñe Sotorekin behar beste denboraz.