Ikasleen Mugikortasuna: ERASMUS+, LATINOAMERIKA / BESTE NORAKOAK
2027-2028 ikasturterako deialdia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko ikasleei jakinarazten zaie une honetan oraindik ez dela argitaratu 2027/2028 ikasturterako mugikortasunaren egutegi ofiziala.
Egutegi hori argitaratu zain gaude gradu desberdinetako mugikortasunari buruzko informazio-saioak antolatu ahal izateko. Saio horietan deialdiaren epeak, prozedura, helmugak eta gainerako alderdi nagusiak azalduko dira.
Medikuntza Graduari dagokionez, gogorarazten dugu mugikortasuna 6. mailan bakarrik egin ahal izango dela.
Egutegi ofiziala eskuragarri dagoenean, ikasleei informazio-saioen datak eta jarraitu beharreko prozedura jakinaraziko zaizkie.
2026-2027 ikasturterako deialdia
4. mailan mugikortasuna egiteko, ziurtatu aukeratzen dituzun unibertsitateetan Practicuma zure MINOR bereko hautazko irakasgaiekin konbina dezakezula
Arreta: Odontologiako Gradua:
Klinika odontologikoaren arreta mantentzeko, 2025/2026
deialditik aurrera, 5 plaza baino ezin dira esleitu ikasturte
bakoitzeko (3., 4. eta 5. mailak, 15 plaza guztira),
Erasmus+Latina+SICUE deialdien artean, noten arabera esleituz.
Arreta: 6. mailako Medikuntzako ikasleak (Bizkaia eta Araba):
23-24 ikasturtetik aurrera, helduaren patologia medikoko
errotazioa UPV/EHUtik kanpo egiten bada, kanpoan osorik egin behar
da (8 aste).
Mugikortasun-plazen eta hauen baldintzen laburpena
2025-11-19an eguneratuta
GARRANTZITSUA:
Gradu Amaierako Lana eta ECOE UPV/EHUn egingo dira kasu guztietan.
Ikasleen ardura izango da begiratzea eren ikasketak ematen diren ala ez beren intereseko unibertsitateetan:
Ziurtatu egin behar duzu aukeratutako unibertsitateetan zure gradua eta egin nahi duzun irakaskuntza modua irakasten direla (praktikak, praktika klinikoak...), eta bere egutegiak bateragarriak direla bertan egin nahi duzunarekin eta gainerako ikastaroen antolaketarekin hemen (hala badagokio).
Ziurtatu hizkuntza baldintzak-eta betetzen dituzula.
Nazioarteko ikasleren baten Buddya (Programa Buddy - Facultad de Medicina y Enfermería - UPV/EHU) izan bazara, Fakultateak kudeatzen dituen norakoetan 0,5 puntu gehiago izango dituzu zure batezbesteko notan (ez NHBren kupo orokorreko norakoetan). Horretarako, info.welcomecentre@ehu.eus helbidean diploma eskatu eta secretaria-fme.internacional@ehu.eus helbidera bidali beharko diguzu, mugikortasuna eskatzeko epearen barruan.
Erasmus +
6. Mailako Mendikuntzako Graduko Ikasleen Kasuan, eta baita 4. Mailako Fisioterapiako ikasleen kasuan ere, ikastute osorako joaten ez badira, plaza horietarako hautagaitzat hartuko dira, nahiz eta horien kudeaketa Ikasleen eta Enplegagarritasunaren Errektoreordetzak egindo duen Erasmus+ Praktiken esparruan.
Hizkuntza egiaztatzeko agiria posta elektronikoz bidali beharko da: certiidiomas.internacional@ehu.eus eta secretaria-fme.internacional@ehu.eus helbideetara, GAURen mugikortasun plazak eskatu ondoren.
Deialdiaren esteka
Mugikortasun-helburuei buruzko iritziak
Atal honetan ikusgai dituzue trukerako unibertsitateei buruzko inkesten emaitzak, aurreko urteotan mugikortasunean parte hartu duten gure fakultateko ikasleek osatuak.