Espediente lekualdatzeak 2026-2027
Eskariak fakultatearen webgunean atondutako aplikazioan egin behar dira, EZ BESTELA, 2026ko ekainaren 11tik 30era arte:
Eskatutako dokumentazioa (ikusi Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko lekualdatzeei buruzko araudi espezifikoaren 1. artikulua) eskabide elektronikoari erantsiko zaio:
- EZ da osatu gabeko edo epez kanpo aurkeztutako eskaririk onartuko.
- Eskainitako plazetarako eskariak besterik ez da onartuko.
- UPV/EHUren Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen lekualdaketarako arautegi espezifikoaren 2 artikuluan jasotako baldintzak betetzen dituzten eskariak besterik ez da onartuko.
- NAT eta NP kalkulatzeko, eskaera egiteko epean gainditutako irakasgaiak baino ez dira onartuko. Epe horretan espedientean ez bada jasotzen gainditutako irakasgairen baten kalifikazioa, behin-behineko justifikazio-dokumentu bat aurkeztuko da, eta behin betiko espedientea, lehen aipatutako bideetako edozein erabiliz, aurkeztutako dokumentazioan akatsak zuzentzeko ezarritako epean entregatuko da.
- Dokumentazioan akatsak zuzentzeko epea: 10 egun natural, behin-behineko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (bidali dokumentazioa secretaria.fme-donostia@ehu.eus helbide elektronikora).
Harremanetarako helbidea: secretaria.fme-donostia@ehu.eus