2025eko karrera amaierako azterketen deialdi berezia
Eskaerak: 2025eko uztailaren 15etik 18ra.
Eskaera aurkezteko era: korreo elektronikoz jefa-negociado.fme@ehu.eus helbidera
Eskaera aurkezteko era: korreo elektronikoz jefa-negociado.fme@ehu.eus helbidera
GRADUKO TITULAZIO OFIZIALETAKO IKASLEEN EBALUAZIORAKO ARAUTEGIA
II. KAPITULUA
10. artikulua.- Ikasketa amaierako deialdia
Ikastegi bakoitzak zehaztuko ditu ikasketa amaierako azterketei buruzko arauak, baina, gutxien dela, ondokoa ezarriko da ikasketa guztietarako:
- Lehenengo matrikulakoak ez diren irakasgaietan baino ezingo da ikasketa amaierako deialdirako eskaria egin. Salbuespen bakarra izango da Gradu Amaierako Lana.
- Ikasketa amaierako deialdirako eskaria egin ahal izango dute ikasketak amaitzeko gehienez ere 30 kreditu falta dutenek, ondorio hauetarako kontuan izan gabe Gradu Amaierako Lanari dagozkion kredituak.
- Azterketak matrikularen arabera irakasgai, talde eta deialdiaren ardura daukaten irakasleek egingo dizkiete eskatzaileei.
- Ikasketa amaierako azterketak ebaluatzeko erabiliko den sistema azken ebaluazioa izango da.