IKASLE ELKARTEAK

Beste ikasle elkarteak

Asociación de Estudiantes de Medicina / Medikuntzako Ikasleen Batzarra (AEM/MIB)

EHUko Medikuntzako Ikasleen Batzarra (AEM/MIB) ikasleak ordezkatu eta defendatzeko helburu nagusia duen ikasle-elkartea da. 82tik ikasleek euren ordezkaritza helburu partidistarik gabeko talde honen esku utzi dute (izen asko izan dituena, 'Medikuntzako Ikasleak', 'Medikuntzako Ikasleen Kontseilua', 'Asanblada', etab.) euren eskubideak babes ditzan Ikasleen Kontseiluan, hala nola euren kexak bideratu, kezkak dekanotzara eta bestelako erakundeetara helarazi, etab.

2006 ikasturte hasieran berrantolatua, EHUko ikasleak Medikuntzako Ikasleen Estatu Kontseilua ordezkatzen ditu eta Osasun Zientzietako Ikasleen Batzordearen bidez arlo bereko beste ikasle ordezkarien kontaktua mantentzen du. Gaur egun, ikasle guztiak ordezkatzeaz gainera, “(COCIE) Ikasleentzako kirurgia kongresua” antolatzen du, eta gainera, “Lehen sorospen” eta “RCP” ikastaroak antolatzen ditu Irakasle eskolako ikasleentzat. Azken jarduera hauek oso arrakastatsuak izan dira eta Campuseko beste fakultate batzuetara zabaltzeko asmoa dago.

Kontaktua:

COCIE (Ikasleentzako kirurgia kongresua)

Logo COCIE

COCIE, Medikuntza eta Erizaintzako ikasleek martxan jarritako ekimena da, graduan zehar jasotako eduki teorikoei ikuspuntu esberdin bat emateko. Horrela, COCIEren bitartez, kalitatezko formakuntza batean parte hartzea sustatzen dugu, ikasleoi batzutan falta zaigun ekimen pertsonala eta interes profesionala  pizten laguntzeko.

Lan honetan UPV-EHUko bi sailen laguntza daukagu: Kirurgia eta  Erradiologia eta Medikuntza Fisiko Saila, alde batetik, eta Dermatologia, Oftalmologia eta Otorrinolaringologia Saila, bestetik.

Odontologo Berriak (O.Be)

OBe - Odontologo Berriak” Odontologiako ikasleen elkartea da, 1993an sortua. Gure asmoa, UPV-EHU osoko ikasle guztien eskubideak defendatzea, Espainia eta Europa osoko ikasleen arteko harremanak sendotzea eta gure maila eta aintzatespen zientifikoa handitzea da.

Kontaktua: