Matrikula 2026-2027
Fisioterapiako Gradua
Oharra: 3. maila
| Hautazko Irakasgaiak | 3. maila | Ikasleen gehieneko kupoak | ||
|---|---|---|---|---|
| Lauhilekoa | Kreditoak | Gaztelania | Euskara | |
| Zahartzearen oinarri fisiologikoak | 1 | 6 | 25 | |
| Kirolaren oinarri medikoak eta fisiologikoak | 1 | 6 | 12 | 25 |
| Euskararen Arauak eta Erabilerak | 1 | 6 | 10 | |
| Ergonomia | 2 | 6 | 25 | 50 |
| Jarduera fisikoaren eta kirolaren fisioterapia | 2 | 6 | 12 | 25 |
| Fisioterapia eta laneko arriskuen prebentzioa | 2 | 6 | 25 | |
2026/2027 ikasturteko ordutegiak WebUntis‑en bidez ikus daitezke.
Hautazko irakasgai guztietan plaza kopurua mugatua da; hortaz, plaza horiek betetzen direnean irakasgaia itxi egiten da.
Gaztelaniaz eta euskaraz eskaintzen diren hautazko irakasgaien kasuan ikasleak matrikulatu behar dira beren ibilbide akademikoari dagokion hizkuntzan, plaza guztiak bete arte. Irakasgaiak hauek dira:
- Kirolaren Oinarri Medikoak eta Fisiologikoak
- Ergonomia
- Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Fisioterapia
Hizkuntza bakar batean eskaintzen diren hautazko irakasgaien kasuan (dela gaztelaniaz, dela euskaraz) ikasleak edozeinetan matrikulatu ahal izango dira, beren ibilbide akademikoa gorabehera, plaza guztiak bete arte. Irakasgaiak hauek dira:
- Zahartzearen Oinarri Fisiologikoak
- Euskararen Arauak eta Erabilerak
- Fisioterapia eta Laneko Arriskuen Prebentzioa
Hautazko 18 ECTS egin behar dira 3. mailan (hautazko hiru irakasgairi dagozkienak):
- Irakasgai hauetako baten matrikula lehenengo lauhilekoan: Kirolaren Oinarri Medikoak eta Fisiologikoak / Zahartzearen Oinarri Fisiologikoak / Euskararen Arauak eta Erabilerak.
- Bi irakasgairen matrikula bigarren lauhilekoan: Ergonomia, eta hauetako bat: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Fisioterapia / Fisioterapia eta Laneko Arriskuen Prebentzioa.
Matrikula eginda, ez badira betetzen aipatutako baldintzak, matrikula baliogabekotzat hartuko da.