Matrikula - Fisioterapiako Gradua - 4. maila

Matrikula 2026-2027

Fisioterapiako Gradua

Oharra: 4. maila

Hautazko kredituen onarpena eskatzekotan, EZ da kreditu horien matrikularik egin beharko, salbu eta GAUR plataformak berariaz eskatzen badu matrikula amaitu ahal izateko.
Hautazko batean izena eman eta ez baduzu egiten, espedientean "ez aurkeztua" agertuko da eta horrek eragin negatiboa izango du matrikulazio hurrenkeraren polinomian.
Hautazko Irakasgaiak 4. maila  Ikasleen gehieneko kupoak
  Lauhilekoa Kreditoak Gaztelania Euskara
Eliteko kirola eta fisioterapia 1 6 15 40
Fisioterapia geriatrikoa 1 6 25  
Komunikazioa Euskaraz: Osasun Arloa 2 6   10
Suspertze geriatrikoa 2 6 25 50

2026/2027 ikasturteko ordutegiak WebUntis‑en bidez ikus daitezke.

Hautazko irakasgai guztietan plaza kopurua mugatua da; hortaz, plaza horiek betetzen direnean irakasgaia itxi egiten da.

Gaztelaniaz eta euskaraz eskaintzen diren hautazko irakasgaien kasuan ikasleak matrikulatu behar dira beren ibilbide akademikoari dagokion hizkuntzan, plaza guztiak bete arte. Irakasgaiak hauek dira:

  • Eliteko Kirola eta Fisioterapia
  • Suspertze Geriatrikoa

Hizkuntza bakar batean eskaintzen diren hautazko irakasgaien kasuan (dela gaztelaniaz, dela euskaraz) ikasleak edozeinetan matrikulatu ahal izango dira, beren ibilbide akademikoa gorabehera, plaza guztiak bete arte. Irakasgaiak hauek dira:

  • Fisioterapia Geriatrikoa
  • Komunikazioa Euskaraz: Osasun Arloa