Matrikula Erizaintzako Gradua Donostia 1 maila

Matrikula 1. maila: Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Erizaintzako Gradua (Donostia)

Matrikula arrunta egiteko:

Donostiako Atalak 1.mailako matrikula  ERA PRESENTZIALEAN egitea gomendatzen du, Donostia Ataleko idazkaritzan.
  • 3 argazki
  • B hepatitis aurkako txertoaren txartelaren fotokopia (gomendagarria)
  • NANaren/nortasuna egiaztatzen duen agiriaren fotokopia
  • Unibertsitatera sartzeko aukera eman dizuten proba edo ikasketen ziurtagiri akademiko pertsonalaren fotokopia konpultsatua, CSVren kopia edo fotokopia originala, UPV/EHUn egindako ikasketa edo probetarako izan ezik.
  • Hala badagokio, prezio publikoen salbuespena edo murrizketa egiaztatzen duen dokumentazioa, prezioen aginduaren arabera:
    • Batxilergoko ohorezko matrikularen ziurtagiria
    • Familia ugaria
    • Ikasle-desgaitasuna (> = % 33) edo zuzeneko senidea (> = % 65)
    • Terrorismoaren biktima eta senideak
    • Genero-indarkeriaren biktima eta 25 urtetik beherako seme-alabak.
    • Nazioarteko babesaren eskatzaileak eta onuradunak eta aberrigabeak, errolda-ziurtagiria barne.
    • Erroldatze-ziurtagiri kolektiboa, zuzeneko ahaidearen, genero-indarkeriaren biktima izan diren 25 urtetik beherako seme-alaba bizikideen eta familia-terrorismoaren biktimaren kasuan.
  • Espedientea lekuz aldatzea, sarbide-proba beste unibertsitate batean egin bada edo beste unibertsitate-ikasketa batzuetan matrikulatuta egon bada.
  • Matrikula-prozesuan jakinarazi beharreko datu ekonomikoen eta estatistikoen inprimakia
  • Ordainketa helbideratzeko inprimakia

Informazio osagarria