MUGIKORTASUNA-EHU-Erasmus-Donostia (BIP. Epe laburreko egonaldiak)

Ikasleen Mugikortasuna: ERASMUS+

BIP. Programa trinko konbinatuak / Blended intensive programmes (BIPs)

Programa trinko konbinatuen deialdia (Urtarrila- uztaila 2027) 

Oinarriak Eskaerak egin baino lehen arretaz irakurri oinarriak
Baldintzak
  • Erizaintzako Graduko 3. mailan matrikulatuta egotea, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Donostia Atalean.
  • Gutxienez Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko ingeleseko B1 maila egiaztatzea (baliozko hizkuntza-ziurtagiriak).
  • Espediente akademikoan gutxienez 6,5eko batez besteko nota izatea.
  • Europar Batasuneko herrialde bateko nazionalitatea izatea; Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioan parte hartzen duen estatu batekoa izatea; edo, errefuxiatu, aberrigabe, egoiliar iraunkor edo aldi baterako bizilekua duen herritar gisa bizitzea, mugikortasuna egiten duen bitartean, indarrean duen bizileku-baimenarekin.
  • Mugikortasun programetan parte hartzen ari diren edo mugikortasun plaza bati uko egin dioten ikasleek ezin izango dute parte hartu.
Programak

Ageing, Healthspan, and Regenerative Strategies

Izena emateko epeak

Urriaren 9tik urriaren 23ra.

Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa
  1. Eskaera-inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta (2. eranskina). 
  2. Indarrean dagoen NAN, AIT edo pasaportearen kopia.
  3. Laguntza  kobratu nahi den espainiar banketxe bateko aurrezki-libretaren edo banku-kontuaren titulartasun-datuen kopia (Bankuko IBANa barne). Laguntzaren eskatzaileak, nahitaez, aurkezten den aurrezki-libretaren edo banku-kontuaren titularra izan beharko du.
  4. Ingeleseko B1 ziurtagiriaren kopia (edo goragokoa).
  5. Buddy programan parte hartu izanaren ziurtagiriaren kopia, hala badagokio.
  6. Hala badagokio, urte honetan aukera gutxien dituzten kolektiboei dagozkien laguntza gehigarriak egiaztatzen dituen agiri ofizialaren kopia.
Eskaerak aurkezteko modua

Ahal bada, administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluaren arabera, aurkeztu beharko dira: Ahal dela, UPV/EHUren erregistro elektronikoan, https://egoitza.ehu.eus/eu/registro-electronico URL helbidean, honakoa adieraziz "ESKAERA" atalean: Eskaera Nazioarteko Harremanen Bulegora- BIP deialdia bidali  (U02000247) .

Halaber, honako leku hauetan ere aurkeztu ahal izango dira dokumentuak:

a) Sektore publikoko edozein erakunderen  erregistro elektronikoetan.

b) Aurrez aurre, UPV/EHUko erregistro-arloko laguntza-bulegoetan edo sektore publikoko beste edozein erakundetan, gaitutako funtzionario publiko baten bidez.

c) Posta-bulegoetan (Gutun ziurtatuan eta lehen orria posta-bulegoak zigilatua). Kasu horretan, eskaerak helbide honetara bidali beharko dira:

Erasmus+ ML eta BIP deialdia
Bizkaiko Campuseko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoa Biblioteka eraikina 2 
Sarriena auzoa z/g
48940 Leioa (Bizka

d) Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsuletxeetako bulegoetan.
 

Programen datak

Ageing, Healthspan, and Regenerative Strategies: Online modulua urtarrilaren 13tik apirilaren16ra. Egonaldi fisikoa apirilaren 12tik apirilaren 16ra, Galwayen (Irlandan)

Diru-laguntzak Kontsultatu oinarriak.
Esleipen irizpideak

Ikasturte/BIP bakoitzean parte hartzen duten ikastetxeen arteko oreka bilatuz esleituko dira plazak, eta mugikortasun programetan inoiz parte hartu ez duten ikasleek izango dute lehentasuna:

Irizpide orokorra:
- Espediente akademikoaren batez besteko nota.


Berdinketa gertatuz gero, honako balorazio-irizpide hauek erabiliko dira zerrendatutako ordenan:
1. Mugikortasuna eskatzen den ikasketetan kreditu gehien gaindituta dituzten eskabideak.
2. Aukera gutxiagoko kolektibo baten eskatzaileak.
3. Buddy programan parte hartu duten eskatzaileak.
4. Aurreko ikasturtean batez besteko nota altuena lortu duten pertsonak.

 

Gogobetetze inkesta

Behin egonaldia amaituta, mesedez, bete ezazu gogobetetze inkesta.