MUGIKORTASUNA-EHU-Sicue-Donostia

Ikasleen Mugikortasuna: SICUE

SICUE Programa

SICUE mugikortasun programan parte hartu ahal duten ikasleak:

​​​​​​Deialdia irekitzen den unean 2. eta 3. mailan dauden ikasleak eta ondore aipatzen diren programetan ez dutenak plazarik esleituta izan: Erasmus, UPV/AL, Beste Norakoak.

Gradu Amaierako Lana kasu guztietan UPV/EHUn egingo da.

IKASGAIAK ERREKONOZITZEKO BIDERAGARRIAK IZAN DAITEZKEEN UNIBERTSITATEAK

Izena emateko prozesuan unibertsitateen aukeraketa errazteko asmoz, unibertsitateen zerrenda bat erantsi dugu. Zerrenda horretan jaso ditugu, gure ustez, UPV/EHUko Erizaintza Graduko irakasgaien aitortza posible izan daitezkeen unibertsitateak. Zerrendak helburu orientagarri bat baino ez du. Bertan ezarritakoa ez da inolaz ere loteslea izango Donostiako Atalarentzat, ikasleek mugikortasunean egin ditzaketen irakasgaien aitorpenari dagokionez.

PLAZA ESLEITZEKO IRIZPIDEAK

1.- Plazaren izaera.

2.- Buddy bezala aritu izana.

3.- 2023/24 ikasturtean plaza bat esleitua izan eta egonaldia egiteko aukera izan ez duten ikasleak, egoera dela eta, harrera unibertsitateak egonaldia bertan behera utzi izanagatik. Supostu honetan ez dira sartzen, harrera unibertsitateak egonaldia bertan behera utzi aurretik plazari uko egin zioten ikasleak edo besterik gabe plazari uko egin ziotenak.

4.- Batezbesteko nota eta gainditutako kreditu kopurua (ez dira kontutan hartuko kalifikaziorik gabeko kreditu aitortuak).

5.- Azken lekuan esleituko zaie plaza, harrera unibertsitateak egonaldia bertan behera utzi aurretik plazari uko egin zieten ikasleei edo besterik gabe uko egin zietenei.

 

MUGIKORTASUNEKO KALIFIKAZIOAK

Harrera unibertsitatean egindako irakasgaiak kalifikatzeko UPV/EHUn erabiltzen den kalifikazio-eskala bera erabiliko da.
Akordio akademikoan harrera unibertsitateko ikasgai bat baino gehiago UPV/EHUko ikasgai bakar batekin erlazionatzen badira, UPV/EHUko ikasgia harrera unibertsitateko ikasgaien batezbesteko notarekin kalifikatuko da. Batezbesteko hori harrera unibertsitateko ikasgai bakoitzak dituen ECTSekin proportzionalki kalkulatuko da.  

MUGIKORTASUN ARAUDIA

Araudi Orokorra

Donostia Ataleko Araudia

GOGOBETETZE INKESTA

Behin egonaldia amaituta, mesedez, bete ezazu gogobetetze inkesta.