Breadcrumb

CONFERENCIA-Nanomedicina

Nanomedicina: hacia el diagnóstico de precisión y la medicina personalizada

Hizlaria: LAURA LECHUGA
Data: Osteguna, apirilaren 12an

Laburpena

Urte gutxian nanoteknologiak gure bizitza bete du eta jada egunero erabiltzen dugu.Nanomedikuntza da nanoteknologia gure osasuna zaintzeko erabiltzea, hori izan da proiekziorik handiena izan duen adarretako bat, eta, adar horretan egindako aurrerakuntza ikusgarriei esker, gai gara diagnostiko zehatzagoak lortzeko; ondorioz, posible izango da terapia guztiz pertsonalizatuak definitzea.

Etorkizuneko diagnostikoa (azkarra, zehatza, batere ez inbaditzailea eta eramangarria) nanomedikuntzako esparru gakoa da; izan ere, diagnostikoa da beti lehen urratsa medikuntzan, baita ezinbesteko urratsa ere, terapia bati jarraitu ahal izateko.Nanodiagnostiko-teknika berriek analisi azkarragoa, zehatzagoa eta fidagarriagoa eskainiko dute, gaixoaren lagin txiki-txiki batetik (ahal dela, tanta bakar bat) abiatuta, gaixotasunaren hasierako garapen-faseetan; horrek eragin nabarmena izango du gizartean eta ekonomian.Diagnostikoak egiteko teknologia berriak nanoeskalako printzipio fisikoen eta gaixotasun bakoitzaren biomarkatzaileekiko oso sentikorrak diren hartzaile biologikoen arteko konbinazio trebea dira.Hitzaldi honetan, punta-puntako teknikak eta nanodiagnostikoaren esparruko aurreikuspenak deskribatuko dira, zehazki nanobiosentsoreak eta “point-of-care” izenekoak, diagnostiko goiztiar eta deszentralizatua xede dutenak.

Hizlaria

Laura Lechuga Doktorea

CSICeko ikerketa-irakaslea, Kataluniako Nanozientzia eta Nanoteknologia Institutuko (ICN2) Nanobiosentsoreen eta Aplikazio Bioanalitikoen Taldeko burua, baita CIBER-BBN-n ere.Bere ikerketa-programaren aztergai nagusia nanodiagnostikoa eta silizioaren fotonika dira, baita biosentsore nanofotonikoak teknologikoki garatzea eta plataforma eramangarrietan, "point-of-care" izenekoak bezalakoetan, txertatzea eta horiek diagnostiko kliniko eta ingurumen-diagnostiko deszentralizatuetan aplikatzea ere.250 ikerketa-lan baino gehiago argitaratu ditu, nazio-mailan eta nazioartean 8 patente-familia ditu, bere ikerketa ezagutzera emateko 300 konferentzia baino gehiagotara gonbidatu dute mundu osoan eta bi spin off enpresa sortu ditu (SENSIA SL, 2004an, eta BIOD SL, 2010ean). Optikaren arloko bi aldizkaritako editore asoziatua da, eta izen handiko nazio-mailako eta nazioarteko hainbat erakundetako Zientzia Aholkularitza Batzordetako kidea da. Maila altuko nazioarteko hainbat ebaluazio-taldetan parte hartu du, besteak beste ERC, NSF (AEB) edo SNF (Suitza) taldeetan.

Laura Lechuga irakasleak hainbat sari jaso ditu, besteak beste RSEFren Fisika, Berrikuntza eta Teknologia Saria eta BBVA Fundazioaren 2016ko Saria. Horrez gain, 2014an Optika Elkarteko (OSA) ohorezko kide izendatu zuten.

Informazio osagarria