José Vicente Lafuente Sánchez
Graduen eta Irakaskuntza Berrikuntzaren Dekanordeak graduen
curriculum-garapenerako prozesuak gidatzen ditu, Curriculum
Garapenaren eta Gaitasun Klinikoen dekanordeekin koordinatuta. Esparru
horretan, Erizaintza, Fisioterapia, Medikuntza eta Odontologia Graduen
ikasketa-planen curriculum-garapena koordinatzen eta gainbegiratzen
du, arduradunei lagunduz eta curriculuma koordinatzeko batzordearen
buru izanez. Halaber, irakaskuntzaren berrikuntza bultzatzen du,
edukiak, metodologiak eta ebaluazio-sistemak hobetuz eta zeharkako
gaitasunak garatuz.
Era berean, simulazio-gelak sortzea eta azpiegiturez behar bezala
hornitzea sustatzen du, hezkuntza-proiektu berritzaileak babestu eta
ikustarazten ditu eta irakasleen etengabeko prestakuntza sustatzen du.
Haren funtzioen artean daude, halaber, irakaskuntza-gidak, gela
birtualak, hautazkotasuna eta curriculumetik kanpoko praktikak
kudeatzea, bai eta EKOE koordinatzea eta berau herrialde mailako
ekimenekin lankidetzan garatzea ere. Azkenik, irakasle-ikertzaileen
karrera akademikoa bultzatzen laguntzen du, bai eta prestakuntza
biosanitarioaren eremuan kanpoko agenteekiko lankidetza bultzatzen du.