Nursing Now

nursin Now logoa

Osasunaren Mundu Erakundeak eta Erizainen Nazioarteko Kontseiluak Nursing Now izeneko kanpaina abiatu dute mundu mailan, gobernu, osasun profesional eta osasun zerbitzuetako erabiltzaileek gehiago balioets dezatela erizainen lana eta hauen lidergoa susta dezaten, zaintze lanen kalitatea hobetu eta, hortaz, populazioaren osasuna hobetuko bada.

Nursing Now kanpaina Erresuma Batuko alderdi guztietako parlamentarien taldeak osasun globalaren inguruan osatutako  “Triple Impact” (http://wp.ameenfermeria.com/wp-content/uploads/2019/08/Triple-Impacto_esp.pdf ) txostenaren emaitzetan oinarritzen da. Txosten horretan erizainen lanak biztanleriaren osasuna hobetzen, ekonomia sendotzen eta genero desberdintasunak murrizten zituela adierazi zen.

Hemen, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Nursing Now Euskadi taldea bultzatu du. Talde horretan bai Euskal Herriko Unibertsitateak bai gure Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak ekimenarekin bat egin dute, Osakidetzarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Erizaintza Kolegio Ofizialekin eta beste osasun arloko erakundeekin batera. Nursing Now Euskadi taldeak bi helburu hauek proposatu ditu:

A) Erizaintzaren ikusgaitasuna indartzea gizarte-mailan, eta haren rola indartzea herritarrei begira.

B) Erizaintzaren lidergoa eta erabakiak hartzerakoan duen parte-hartzea indartzea.

 

Horretarako, 2020ko Nazioarteko erizaintzaren urte honetan zehar hainbat jarduera antolatu dira.