TFG-Alumnado-Odontologia

Odontologia graduko ikasleak. 2023/2024 Gradu amaierako lana

1. UPV/EHUko posta korporatiboa

Fakultateko mezu guztiak unibertsitateko postara iritsiko zaizkizue; beraz, oso garrantzitsua da behar bezala funtzionatzea eta postontzia beteta ez izatea. Informazio gehiago

2. Data garrantzitsuak

3. Matrikula

Noiz?

GRALen matrikula automatrikulan egiten da, gainerako irakasgaiekin batera, eta gradua amaitzeko behar diren kreditu guztiak matrikulatuta eduki behar dira.

Nola?

Ikaslea «Gradu Amaierako Lana» (GRAL) irakasgai generikoan matrikulatuko da GAUR aplikazioaren bidez: Matrikulak – zenbait matrikula – GRAL/MAL matrikula.

4. GRALen esleipena

ADI: Erregistratzen den titulua ezin izango da aldatu, lanaren helburuari eragiten ez dioten idazketa-aldaketak izan ezik.

Izenburua: Ez idatzi izenburua letra larriz, esaldi eran baizik (adibidez: Nahitaezko gantz-azidoen eragina obesitatean).

Hizkuntza: Izenburua, lanaren mamia eta defentsa hizkuntza berean egin behar dira.Izenburua hautatutako hizkuntzan jaso behar da, eta berbera izan behar du GAURen agertzen diren hiru laukitxoetan (gaztelania, euskara, ingelesa/beste batzuk)

Iraileko deialdia aurreratzea: Lana adostuta edukita ere, inskribatu ezin baduzu, iraileko deialdia aurreratzeko zain zaudelako, ohiko epean bidali behar dituzu honako datu hauek tecnica.gestion.fme@ehu.eus helbide elektronikora:

  • NANa
  • Izen-abizenak
  • GRALaren izenburua
  • Zuzendaria
  • Lanaren helburuak
  • Egin beharreko lanak

Borondatezko akordioan ezarritako epean erregistroa egin ezean, eskaera ez da kontuan hartuko.

GRALeko gaia eta zuzendaria adosteko borondatezko akordioa

Ikastegiko irakasleren batekin GRAL egiteko zuzendaritza eta gaia adostu dituenak GAUR-en inskribatu beharko du, eta gero, Zuzendariak onartu beharko du GAURen. Onartu eta gero, lana Zuzendariaren GAUR ingurunetik desagertu egingo da aldi batez, harik eta ikastegiak baliozkotu egiten duen arte, eta ikaslearen esparruan “Aldatu beharrezkoa“ agertuko da.

Noiz?

GRAL matrikulatzen denetik eta 2023ko irailaren 11 baino lehen.

Nola?

GAUR bidez, Karrera amaierako proiektuak eta gradu amaierako lanak.

Zer arazo sor daiteke?

Baliteke ikasleek GRALa inskribatu duela pentsatzea, baina zuzendariak haren berririk ez jasotzea… Hala gertatuz gero, izango da ikasleak ez duela proposamena amaitzeko aukera sakatu.

Fakultatearen GRALen eskaintza

Aurreko puntuan sartuta ez dagoenak ikastegiak eskaintzen dituen gaietako bat aukeratu beharko du.

Noiz?

2023ko urriaren 16tik 20ra arte.

Nola?

GAUR-en hautatuko dira, gaien artean lehentasuna adieraziz. Kalifikazioen bidez esleituko dira, eta mezu elektroniko bat jasoko dute lan bat esleitzen zaienean.

5. Zuzendaritza/Tutoretza prozesua eta lana egitea

Tutoretza

GRALa egin bitartean ikasleak, gutxien dela, aurrez aurreko hiru tutoretza saio egingo ditu zuzendariarekin (hasierakoa, tartekoa eta amaierako tutoretza).

GRALaren egitea

Nola?

Lanaren memoria eta ahozko defentsa hizkuntza berean egin beharko dira; hizkuntza hori GAUR-en inskribatuko da. GRAL egiteko jarraibideak dokumentu hauetan daude jasota:

Gainera, material hau kontsultatzea gomendatzen dizuegu:

Oharra: UPV/EHUtik kanpoko baliabide elektroniko guztiak (liburuak, aldizkariak, datu-baseak, lan akademikoak, etab.) eskuratzeko, liburutegiko katalogoan sartu behar da.

6. Defentsa: Defentsa eskaera GAUR aplikazioan, eta lana ADDIra igotzea

GRALean matrikulatutako ikasle guztiek ADDIren mezu bat jasoko dute plataformara sartzeko, berori izapideak egiteko irekitzen denean.

Defentsa eskatzeko egin beharreko ekintzak 

Defentsa eskatu GAUR aplikazioan

Noiz?

  • 2024 apirilaren 29tik maiatzaren 2ra arte, lehenengo deialdirako.
  • 2024ko ekainaren 5etik 7ra arte, bigarren deialdirako.

GAUR-en, karrera amaierako proiektuak – Gradu amaierako lanak – Esleipenaetan, deialdi bakoitzerako ezarritako epean klikatzen:

  • MAYO: lehen deialdira bazoaz
  • JUNIO bigarren deialdira bazoaz (eta bidali mezu elektroniko bat tecnica.gestion.fme@ehu.eus helbidera, epaimahaiak izendatzerakoan kontuan har dezaten).

Ez da baimenik ematen lehendik ezarrita zegoen hizkuntza aldatzeko. Tituluaren aldaketa txikiren bat egin behar bada (inoiz ezin izango da funtsezkoa izan), une honetan egin beharko da.

ADI: ez idatzi izenburua osorik letra larriz edo xehez.

Lana ADDIra igotzea

GRAL pdf formatuan igo behar da, eta lehenengo orria azala izango da, ikastegiaren ereduari jarraiki. Lana plataformara igoterakoan, ADDIren mezu bat jasotzen da.

Bereizita jasoko dira honako dokumentu hauek, behar bezala sinatuta:

Noiz?

  • 2024 apirilaren 29tik maiatzaren 2ra arte, lehenengo deialdirako.
  • 2024ko ekainaren 5etik 7ra arte, bigarren deialdirako.

Nola?

Defentsa ekitaldia

Epaimahaia GRALeko tutoreari dagokion irakaskuntza gunean deituko da. Ondorio horietarako, Leioa irakaskuntza gunetzat jotzen da. Defentsaren iraupena 10 minututakoa izango da, eta 5 minutu inguruko eztabaida izango da epaimahai ebaluatzailearekin.

Noiz?

  • 2024ko ekainaren 10an eta 11an, lehenengo deialdirako.
  • 2024ko uztailaren 1ean, bigarren deialdirako.

Nola?

Ikasleek mezu elektroniko bat jasoko dute, non, zer egunetan, zer ordutan eta zer epaimahaitan defendatu behar duten adierazteko.

7. Arautegiak

8. Laguntzarako dokumentuak

9. Inprimakiak

10. GRALeko ikasleen prestakuntza

11. GRALak eta iraunkortasuna

GRALa laborategian egingo baduzu, kontsultatu ikastaro: "Jardunbide egokiak laborategian: Hondakinen kudeaketa".

GFA egin dezakezu mundua bidezkoagoa eta oparoagoa izan dadin lagunduz, inor atzean utzi gabe. Hori da Nazio Batuen 2030 Agendak proiektatzen duena eta gurea egin duguna: Garapen iraunkorraren aldeko EHUagenda 2030.

12. GRALak egiteko bekak, laguntzak eta sariak

Hemen argitaratuko dugu GRALak egiteko laguntzei buruz heltzen zaigun informazio guztia.Baliteke geuk erregistratu gabeko laguntzarik ere egotea nonbait.

13. ADDI PUBLIKOA (ikusi aurreko urteetako GRALak)

Jarraian jasota dagoen estekan kontsulta daitezke ADDI gordailuan argitaratuta dauden GRALak.

14. Harremanetarako

Maria Jesus Alonso
Ikastegiko teknikaria