Arau zehatzak, Fisioterapiako Kanpoko Praktiketarako. 2026/2027 ikasturtea
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, Universidad del PaísVasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Arautegi honek gobernatzen ditu UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Erizaintzako (Leioa) eta Fisioterapiako Kanpoko Praktikak, eta kokatzen da UPV/EHUko Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoen Arautegiaren baitan (2019ko uztailaren 19ko Gobernu Kontseiluan onartua).
FISIOTERAPIAKO GRADUA
- Praktikak ikasturtean zehar egiten dira, praktiken egutegian zehaztutako epeetan.
- Zentroak telematikoki hautatu beharko dira (automatrikulan) eta plazak espediente akademikoaren arabera esleituko dira.
- Ebaluazio sistema irakaskuntza gidetan zehazten da.
- Praktikak hasi aurretik, egin bitartean eta amaitu ostean kontuan hartu beharrekoak:
- Praktikaldi bakoitzak hasteko eta amaitzeko data jakin bat dauka. Practicumak ezin dira ezarritako epeetatik kanpo egin, salbuespenetan izan ezik, eta halakoak behar bezala justifikatu beharko dira, eta Praktiken Batzordeak aztertu eta baimendu egin beharko ditu.
- Praktiketako ikasleek erantzukizun zibileko aseguru bat daukate, praktikaldian zehar hirugarrenei sor liezaieketen kalteari aurre egiteko.
- Praktiken inguruko informazio eguneratua Fisioterapiako Graduaren web orrian egongo da eta ohiko bideetatik komunikatuko da (posta elektronikoa, eGela, etab.).
- Irakaskuntza gida Fisioterapiako Graduaren web orrian dago.
- Ebaluazio gida Fisioterapiako Graduaren web orrian dago.
- Ikasleen betebeharrak praktika zentroan:
- UPV/EHUko Ikasleen Kanpo Praktika Akademikoen Arautegian (2019ko uztailaren 12ko Gobernu Kontseiluan onartua) jasotzen den bezala, ikasleak ez du inolako kontratuzko harremanik izango praktikak egingo diren enpresa, erakunde edo entitate publiko edo pribatuarekin edo unibertsitatearekin berarekin.
- Ikasleek jakin behar dute zentro asistentzialak non dauden eta zein ordutegi daukaten. Kokapena Fisioterapiako Practicum-aren web orrian dago eskuragarri, zentroko harremanetarako telefonoarekin batera. Ordutegia eskuragarri dago ikasleak egindako matrikulan.
- Nahitaezkoa da praktiketara joatea: Fisioterapiako Practicuma aurrez aurre egin behar da, eta ikasleari joan ezina gertatuz gero, ahalik eta tarte handienarekin jakinarazi beharko dio Fisioterapiako Practicum Batzordeari (practicum.fisioterapia@ehu.eus) eta eta praktika-zentroko arduradunei (instruktorea) –aurreikusita egonez gero–, edo ahalik eta lasterren –ezustean eta ezinbestean suertatuz gero–. Gehienez, 24 orduko epean jakinarazi behar dira. Hutsegiteak justifikatuak izan beharko dira (posta elektronikoz bidali beharko zaio justifikazioa Fisioterapiako Practicumeko Batzordeari eta instruktoreari), eta errekuperatu egin beharko dira
- Erakundeak ezarritako ordutegi eta egutegia errepetatu: ikasleak ezinbestean huts egin behar badu praktiketara, lehenbailehen jakinarazi beharko die Fisioterapia Graduko Practicumeko Batzordeari (practicum.fisioterapia@ehu.eus;) eta praktika zentroko instruktoreari.
- Lanarekin batera praktikak egin nahi dituzten ikasleek honako hau errespetatu beharko dute: lana eta praktikak bateratzen dituzten pertsonen praktika-orduen eta lan-orduen baturak Langileen Estatutuan ezarritako lanaldiaren eta atsedenaldien legezko mugak errespetatu beharko ditu.
- Uniformeak: ikasleak UPV/EHUko uniformearekin eta oinetako egokiekin joan beharko dira praktiketara. Erakunde bakoitzak bere jarduerarako egokia den beste jantzi bat erabiltzea agindu lezake. Ikasleak, gainera, sakelako goniometroa eta koadernoa eraman beharko ditu.
- Pazienteen edo erakundeen datuei buruzko konfidentzialtasuna: guztiz debekatuta dago pazientearen datu pertsonalak edo historia klinikoa erabiltzea eta pazientearen irudi, bideo edo halakorik egitea. Halako daturik erabili gura izanez gero, baimen dokumentu bat egin, sinatu eta aurkeztu beharko da.
- Beharbeharrezkoa da sekretu profesionala zorrotz gordetzea.
- Pazienteak, erabiltzaileak eta langileak begirunez tratatu beharko dira.
- Ikasleek Practicumeko gida ezagutu beharko dute, eta bakoitzaren ezaugarri espezifikoak, bai eta praktikaldian eskuratu beharreko gaitasunak ere.
- Praktikaldian ikasleek bete beharko dituzte prestakuntza jasotzen ari diren osasun erakundeko funtzionamendu arauak.
- Elkarrenganako begiruneak gobernatuko ditu ikaslearen eta erabiltzaileen arteko harremanak eta ikaslearen eta osasun langileen artekoak.
- Unitate asistentzialetan debekatuta dago eskuko telefonoa erabiltzea.
- Betebehar hauetako edozein ez betetzeak 3/10eko notaz, ez gainditzea dakar.
- Praktikak hasi aurretik:
- Gerta liteke praktika zentroan ikasleei zenbait dokumentu eskatzea: ikasleek nahitaez bete eta aurkeztu beharko dituzte praktika klinikoak egin ahal izateko.
- Ikasleek uniformea eramango dute praktiketako lehen egunean (kasaka, prakak eta oinetako itxiak, praktiketarako bakarrik direnak), Leioako Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak ezarritako ereduari jarraituz. Zentru jakin batzuetan, arropa espezifikoa eta derrigorrezkoa da; ikasleek jarraibide zehatzak jasoko dituzte kasu horietan.
- Ikasleek lehen eguneran bulegoko materiala (boligrafoak, errotuladoreak, etab.) libreta eta goniometroa eraman beharko dituzte
- Uztailean ikasleak aurpegiko argazki txiki bat bidali beharko du Fisioterapiako Practicumeko Batzordera (practicum.fisioterapia@ehu.eus), zentroak emango dion identifikazio txartelerako. Ikusteko moduan eraman beharko du txartel hori beti praktikaldian.