Practicum. Erizaintzako Gradua (Leioa)

PRACTICUM-OHARRAK

21/22 ikasturteko matrikularako informazio garrantzitsua

LEHENENGO MAILA: Zaintzarako Praktiketako Hastapena irakasgaiak lau asteko praktika klinikoak barne hartzen ditu. Plazak aukeratzea eta esleipena ikasturtea hasitakoan egingo da. Ikasleei informazioa emango zaie EGELaren bidez.
BIGARREN ETA HIRUGARREN MAILAK: Txandak "goizez", "arratsaldez" edo "txandakakoa" izan daitezke. Txandakako txandan goizez eta arratsaldez sartzen dira.
LAUGARREN MAILA: Txandak "goizez", "arratsaldez" edo "txandakakoa". “Txandaka” aukeratzean, goizak, arratsaldeak eta gauak sartzen dira. Larrialdietako praktiken kasuan, txandak instruktoreen ordutegietara eta karteldegietara egokitzen dira, hau da, 8, 10 edo 12 orduko txandak izan daitezke.
IKASLE GUZTIAK: Plazen esleipena eta, bereziki, txanda aldatu ahal izango dira praktika-zentroen ezinbesteko arrazoiengatik, hala nola egoera epidemiologikotik eratorritako zentroetako protokoloen aldaketak. Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Kanpoko Praktika akademikoen Araudi erregulatzailean jasotzen den bezala (Gobernu Kontseiluak onartu zuen, 2019ko uztailaren 12an), ikasleek ez dute inolako kontratu-harremanik izango praktikak egingo diren enpresa, erakunde edo entitate publiko edo pribatuarekin edo unibertsitatearekin berarekin. Osasun-zentroetako praktiken kasuan (Practicum II, III eta V), ezin izango da plazarik eskatu ikaslea erabiltzaile den zentroan. Ikasleek talde berean (A edo B) aukeratu behar dituzte ikastaroko Practicum guztiak, datak gainez ez daitezen.

UPV/EHUko posta korporatiboa

ADI: Fakultateko mezu guztiak unibertsitateko postara iritsiko zaizkizue; beraz, oso garrantzitsua da behar bezala funtzionatzea eta postontzia beteta ez izatea. Normalean erabiltzen ez baduzue, zuen posta elektronikora birbidera dezakezue, erantsitako dokumentuko argibideei jarraituz. UPV/EHUko zure posta kontu pertsonalera nola birbideratu