Erizaintzako-Gradua-Leioa-Practicum-Uniformea

Derrigorrezko uniformea

Ospitaletan praktikak egiteko, honako uniformea derrigorrezkoa izango da:

  • Ospitaleko praktiketarako, botoidun kasaka eta praktikako praka (eredua Leioako Erizaintza Egoitzako iragarki taulan erakutsitako ereduaren arabera). Mahuketan banda urdin iluna eta poltsikoan ikasle gisa identifikatzeko etiketa.
  • Oinetako zuri itxiak, praktikagunean soilik erabiltzekoak.
  • Bata zuria, poltsikoan identifikazio‑etiketa duena.
  • UPV/EHUko ikasle‑txartela, agerian eraman beharrekoa, ahal dela lepoan zinta edo kordoi batekin.
  • Ez da baimenduta jaka erabiltzea unitate asistentzialean egon bitartean.
Praktika klinikoak egiteko behar den uniformea kasu bakoitzean destino-zentroak edo unitate asistentzialak zehaztuko du; beraz, ez da ikasleen erabakia izango. Oro har, ikasleek osasun-pijama (kasaka eta galtzak) zein bata izan beharko dituzte, zentro eta zerbitzu desberdinen beharretara egokitu ahal izateko. Zentroak berak erabakiko du zein jantzi erabili behar den, bere protokoloen eta ezaugarri asistentzialen arabera.Osasun-zentro jakin batzuetan eta beste gailu asistentzial batzuetan osasun-pijama erabiltzea eskatu ahal izango da; beste testuinguru batzuetan, aldiz, bata erabiltzea nahitaezkoa izango da. Era berean, Larrialdien arloan esleitutako ikasleek dagokion gailuak eskatzen duen jantzi espezifikoa izan beharko dute. Beraz, zentro laguntzaileei dagokie soilik praktikak egiten diren bitartean une bakoitzean erabili beharreko uniformea zehaztea.

Oharra: uniformea hemen eros daiteke:

M. J. Oñate
Iparraguirre Kalea, 64, 48012 Bilbo, Bizkaia
Telefonoa: 944 43 92 14

Beste denda espezializatu batzuetan ere eros daiteke, baina jantziek lehen aipatutako segurtasun-ezaugarriak errespetatu behar dituzte

PRACTICUM-Larrialdietako-Uniformea

Larrialdietako uniformea

GARRANTZITSUA IRAILEAN LARRIALDIETAN PRAKTIKAK EGITEN HASTEN DIREN IKASLEENTZAT:
Larrialdietako praktiketako matrikula egin ondoren, UNIFORMEA LEHENBAILEHEN ESKATU BEHAR DA, ezinbestekoa baita uniforme osoa eramatea praktiketako lehenengo egunean (enpresak ikasle bakoitzak eskatzen diren jantzi guztiak dituela berrikusten baitu) praktikekin hasteko

Larrialdien arloko praktiketan erabili beharreko uniformea espezifikoa da, eta jarraian zehazten da.

 Zentro laguntzaileak zehaztuko du ikasleak praktiketan zehar eraman beharreko uniformea, betiere aurreko baldintzen barruan.

  • GALTZAK (x2)
  • JAKA
  • POLOA (x2)
  • PARKA Iragazgaitza 
  • TXALEKOA
  • SEGURTASUN-ESKULARRUAK
  • SEGURTASUN-OINETAKOAK

Horrek guztiak dokumentu honetan (pdf, 750 Kb) jasotako segurtasun-arauak eta -ezaugarriak errespetatu behar ditu:
HEMEN PDF-a atxikitu

Poloa, jaka eta txalekoa serigrafiatuta egon beharko dira legenda honekin:
   PRÁCTICAS ENFERMERÍA
   ERIZAINTZAKO PRAKTIKAK
Ez dute OSAKIDETZAren logotiporik izan behar. Horren ordez, Unibertsitatearen logotipoa ipini daiteke. 

Gainera, PRAKTIKETAKO lehen egunean, unibertsitatean segurtasun-elementuak dituen kit bat jaso beharko da, eta NAHITAEZ eraman beharko da praktika-zentroetara.

Oharra: uniformea hemen eros daiteke:

M. J. Oñate
Iparraguirre Kalea, 64, 48012 Bilbo, Bizkaia
Telefonoa: 944 43 92 14

Beste denda espezializatu batzuetan ere eros daiteke, baina jantziek lehen aipatutako segurtasun-ezaugarriak errespetatu behar dituzte.