Erizaintzako Graduko Kanpo Praktikak
Praktikak eta lan-jarduera bateragarri egitea
Epez kanpoko eskaerak soil-soilik artatuko dira data horien ondoren lan-egoeran aldaketaren bat egon den kasuetan.
Eskaera guztiak inprimakiaren bidez egin behar dira: https://www.ehu.eus/eu/web/medikuntza-erizaintza-fakultatea/practicum-erizaintzako-gradua-leioa/eskaerak
UPV/EHUko Ikasleen Araudian ezarritakoaren arabera, ikasketak eta lan-jarduera uztartu behar dituzten ikasleek, astean 20 ordutik gorako lanaldia badute eta lanaldi hori kanpoko praktiketara joatearekin bateraezina bada, praktiken karteldegia egokitzea eska dezakete. Eskabidea egiteko, egoera hori egiaztatu behar da, honako agiri hauek aurkeztuta:
- Gizarte Segurantzan alta ematea eta dagokion lan-kontratua, asteko 20 ordutik gorako lanaldia adierazten dueña, eskoletara joatearekin bateraezina den lanaldia.
- Ikasleak behar bezala sinatutako memoria. Bertan, honako hauek adieraziko dira: lanaldia, kontratuaren iraupena, zein irakasgai edo ikasgaitara joatea ezinezkoa zaion, eta zer irakasgaitara joan ez den.
- Lan egutegia eta ordutegia praktikadian zehar.
Garaiz eta behar bezala egindako eskaerei baino ez zaie erantzungo, epez kanpo bidalitako eskabideak ez dira baloratuko.
Behin baloratuta, ikasleei korreo elektronikoz jakinarazio zaie ebazpena.